C. NIETO E HIJOS AGENCIA DE SEGUROS

Aukerako Estaldurak

Lotura hegaldia/trena galtzea

Tren-aldaketarako gunean dagoeneko berretsitako loturako hegaldia/trena galtzen baduzu, lehenengo hegaldia berandu iritsi delako, eta bidaiarekin jarraitzeko beste garraiorik hartzeko aukera ez baduzu zure lehen hegaldiaren iritsiera-ordutik aurrerako lau orduen barruan, premiazko gastuak ordaindu ahal dizkizute, baldintza partikularretan eta aseguru-ziurtagirian adierazten den gehienezko mugara arte.

Erabili gabeko Forfaitaren itzulketa

Eskiatzen ari zaren bitartean aberriratzea edo leku-aldaketa eragiten duten lesioak izaten badituzu edo uste baino lehen itzuli beharrean bazaude, forfaitaren zenbatekoaren zati proportzionala itzuliko zaizu berau jadanik erabiliko ez duzun egunengatik ezbeharraren aseguruko baldintza partikularretan eta aseguru-ziurtagirian adierazten den gehienezko mugara arte.

Erreskatea pistetan

Eski-pistetan, Eski Estazioak berak adierazitako eta balizatutako eremuaren barruan, istripu bat izateagatik, eski-estazioaren barrutiaren barruan lera zein helikoptero bidezko erreskateko eta anbulantziaz eramatearen ondoriozko gastuak eskatzen bazaizkizu edo gastu horiek sortu bazaizkizu, horiek beregain hartuko ditu, baldintza partikularretan eta aseguru-ziurtagirian adierazten den zenbatekora arte.

Aireko linean fakturatu den materialaren atzerapena

Eskiko materiala alokatzearen ondoriozko gastuak itzuli egingo dira, baldintza partikularretan eta aseguru-ziurtagirian adierazten den gehienezko mugara arte, jomugara iristean fakturatutako ekipajea entregatzean atzerapena gertatzen denean.