Etorkizunean inbertitzea jasangarritasunean inbertitzea delako

Jasangarritasuna, gaur egungo premiak etorkizuneko belaunaldien ongizatea arriskuan ipini gabe asetzeko abilezia, gero eta garrantzia sakonagoa hartzen ari da gure munduan eta finantza arloko unibertsoan. Inbertsio arduratsuek aberastasuna sortzeko aukera ematen dute, ondorio hobeekin hala planetari so nola gizarteari begira. Inbertsio jasangarriak egiteko jardun onak guztiontzako aldaketa esanguratsu bilaka daitezke.  

Inbertsio jasangarriak ulertzeko gakoak

Guztia aldatu da

Aldaketa klimatiko, demografiko eta teknologikoak planeta eta gizartea eraldatzen ari dira. Errealitate horretara egokitzea ezinbestekoa da enpresetarako eta beren inbertitzaileentzat. Gaur egun, errentagarri izateko, ingurumenaren eta gizartearen ikuspegitik osotasuna erakustea, premia bilakatu da. 

Gizarte jasangarria

Herritar gehienak konturatzen dira jasangarritasunaren premiarekin. Inbertitu asmo duten pertsona askok inbertsio horiek baztertu egingo lituzkete inbertsioa egin duen konpainia horretan eskandalu nabarmen bar gertatuko balitz edo konpainia bere balioekin bat etorriko ez balitz (giza eskubideak, datuen pribatutasuna, klima-aldaketa…)

ASG faktoreak

Enpresek eta inbertitzaileek jasangarritasunaren hiru habeak ulertu eta zaindu behar dituzte: ingurumen faktoreak (A), faktore sozialak (S) eta gobernantza arloko barneko jardunekin lotutako gobernu korporatiboko faktoreak (G). Puntu horiek erakunde bat zenbateraino den jasangarri aztertzea ahalbidetzen digute. 

Finantza iraunkorrak 7 jokalditan

Inbertsio jasangarriei buruzko mito faltsuak

  • Jasangarritasuna = Ekologia?

    ASG inbertsioek ez dute soilik zerikusia ingurumenarekin (A), baizik eta baita dimentsio sozialekin (S) edo gobernantzarekin (G) ere. Jasangarritasuna alderdi berdeetatik harago doala eta gure bizimoduan eta inbertitzeko moduan eragin handia duela ulertu behar da.

  • Jasangarritasuna = Etika?

    Jasangarritasuna ez da soilik baztertzea, eta ez da etika kontua soilik. Ez da soilik baztertzea, gaineratzea ere bada. Modu jasangarrian inbertitzea enpresak hainbat ikuspuntutik begiratzea da, hainbat alderdi aintzatetsiz.

  • Jasangarritasuna = Errentagarritasun gutxiago?

    Modu jasangarrian inbertitzea ez da zure zorroko errentagarritasuna murriztearen baliokide. Barneratu behar dugu inbertsioetan modu jasangarrian jarduteak arrisku gutxiago hartzen eta aukera gehiago hautematen laguntzen duela, ekonomia-zikloarekin zerikusia duten dinamikak hautatuz.

  • Jasangarritasuna = Moda?

    Jasangarritasuna ez da joera iragankorra, paradigma-aldaketa bat da, eta premia enpresa zein inbertitzaileentzat. Finantza jasangarriek ekonomiaren eta norbanakoen etorkizuneko ongizatearekin zerikusia duela ulertzea funtsezkoa da.

chica con ordenador

Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, utzi zure datuak eta informazio pertsonalizatua eskainiko dizugu

Eskatu informazioa