Diruaren psikologia: nola kudeatu zure emozioak finantza arloko erabaki egokiak hartzeko

Gure emozioen eta diruaren arteko harremana funtsezko alderdia da gure finantza arloko erabakietan. Sarritan, gure erreakzio emozionalek eragina izan dezakete finantzak kudeatzeko gure moduan. Horren ondorioz, horren onak ez diren erabakiak edo bulkadatsuak har ditzakegu. Haatik, psikologiak gure aukera ekonomikoetan zer eragin duen ulertzean, gure emozioak hobeto kudeatzeko teknikak garatu eta finantza arloko erabaki adimentsuago eta orekatuagoak har ditzakegu. 

Zure finantza arloko erabakietan eragin dezaketen emozio nagusiak

Beldurra eta arriskuaren aurreko higuina

Beldurrak arrisku finantzarioak ekiditera eraman gaitzake, eta horrek potentzialki onuragarriak diren inbertsio-abaguneak baliatzea eragotz diezaguke. Bestalde, gehiegizko konfiantza izatean erabaki arriskatuak har ditzakegu, arriskuak behar bezala ebaluatu gabe.

Euforia eta gehiegizko baikortasuna

Euforiaren eta gehiegizko baikortasunaren ondorioz erabaki bulkadatsuak har ditzakegu, esate baterako, gehiegi xahutzea edo arrisku handiko aktiboetan inbertitzea, ebaluazio egokirik egin gabe.

Antsietatea eta kezka

Antsietateak eta etorkizunaren kezkak urritasun pentsaera hartzera eraman gaitzake, eta horrek aurreztea eta epe luzerako finantza-planak egitea zaildu dezake.

Gizartearen eragina

Gure finantza arloko erabakietan eragina izan dezakete inguruan ditugun pertsonen (senitartekoak, lagunak edo adiskideak) iritzi eta ekintzek.

Isuri kognitiboak

Isuri kognitiboek, esate baterako, galeren aurreko higuinak, finantza arloko erabakiak hartzeko gure moduetan eragina izan dezakete.

Oreka aurkitzeko ideiak

Arrazoia Emozioaren aurka: diruarekin egiten diren ohiko 7 akats

  • Erabaki bulkadatsuak

    Uneko emozioetan oinarritutako erabakiek behar baino gehiago xahutzera edo funts gutxiko inbertsioak egitera eraman gaitzakete.

  • Plangintzarik eza

    Xede argiak eta aurrekontu bat ez finkatzeak aurreztea eta finantza-etorkizun sendoa eraikitzea zaildu dezakete.

  • Beldurraren ondorioz arriskuak ekiditea

    Arriskuarekiko gehiegizko higuinak gure dirua etekin urriko inbertsioetan mantentzera eragin dezake, gure helburu finantzarioekin bat ez datozenak.

  • Gehiegizko konfiantza

    Gure trebetasun finantzarioekin seguruegi eta baikorregi sentitzearen ondorioz arriskuak gutxietsi eta ondorio negatiboak ekar ditzaketen erabaki arriskuak har ditzakegu.

  • Dibertsifikaziorik eza

    Emozioek gure erabakietan eragitea uzten badugu, behar bezala ez dibertsifikatzea gerta daiteke, eta merkatuan arrisku eta hegakortasun handiago baten eraginpean egotera pasa gaitezke.

  • Gure burua besteekin alderatzea

    Gure burua besteekin alderatzearen ondorioz, gainerakoak berdindu edo gainditzeko asmoak bultzatutako erabakiak har ditzakegu finantza arloan, gure hautaketak berezko xede eta premia finantzarioetan oinarritu beharrean.

  • Diziplinarik eza

    Gehiegi xahutu eta gure gastuak ez kontrolatzeak aurreztea eta gure helburu finantzarioak betetzea eragotzi dezake.

chica con ordenador

Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, utzi zure datuak eta informazio pertsonalizatua eskainiko dizugu

Eskatu informazioa