Beste osasun-zerbitzu batzuk

Bigarren mediku-iritzia

Gaixotasun larriren bat diagnostikatuz gero edo konplexutasun mediko handiko egoeretan, ebaluazio-txosten bat egiteko aukera ematen dizugu. Txostena urrutitik egingo dute konpainiak hautatutako nazioarteko ospe handieneko mediku adituek, lekuz aldatu beharrik gabe. Zerbitzu hau erabiltzeko, zure mediku-historia eta arreta eman dizuten medikuek egindako lehen diagnostikoa eman beharko dizkiguzu. Gainera, kontsultore bat jarri dugu zure eskura, prozesu osoan lagunduko dizuna, eta, gero, behar izanez gero, hitzarmen bereziak egin ahal izango dituzu AEBtako zentro mediko entzutetsuetan, lehentasunezko prezioekin.

Eskatu hemen:

Nola jar naiteke harremanetan AXA Salud-ekin?

Bidaia-asistentzia

Bidaian zehar gorabeheraren bat izanez gero, bidaia-asistentzia eskaintzen dizugu bidaia batengatik 60 egun baino gutxiagoan Espainiako bizilekutik lekuz aldatutako aseguratuentzat.


Zer eskaintzen dizugu atzerrian? Bestak beste, zerbitzu hauek sartzen dira: osasun-aberriratzea gaixotasunagatik, istripuagatik edo heriotzagatik, baita medikuen, ebakuntzen, farmazien eta ospitaleratzeen gastuak ere, polizaren baldintza partikularretan zehaztutako mugara arte, aseguratua behar baino lehen etxera itzultzea familiako kide bat hiltzeagatik, lege-defentsa, ekipajea aurkitzea eta bidaltzea.

Behar izanez gero, jarri harremanetan gurekin eguneko 24 ordutan

Psikologia

Online medikuaren bidez eskaintzen zaizun orientazio psikologikoaren zerbitzuak gain, psikologia-kontsulta dituzu gastuen dirua itzulita, psikologiako elkargo ofizialetako kideekin egiten badira, eta polizan zehaztutako mugara arte.

Kontsultatu gurekin akordioa duten psikologoak, prezio berezia egingo dizute, edo nahiago baduzu nahi duzun espezialistarengana joan zaitezke.

Laser bidezko kirurgia errefraktiboa

Miopia excimer LASIK laser bidez zuzentzeko aukera eskaintzen dizugu 6 dioptriatik aurrera, eta astigmatismoa eta hipermetropia konpontzeko, 4 dioptriatik aurrera, graduazio handieneko begian. Zure graduazioa txikiagoa bada, prezio bereziak eskaintzen dizkizugu AXAren Osasun-aseguratu gisa, ebakuntza aurreko proben eta, beharrezkoa balitz, berriro ebakuntza egitearen estaldura barne, hasierako prezioaren barnean zentro aukera zabalean.

Kontsultatu gertuen duzun laser bidezko kirurgia errefraktiboko espezialista mediku-koadroan.

Elikadura-portaeraren nahasmenduagatiko ospitaleratzeak ITA zentroetan

Osasun-aseguratu gisa ospitaleratze-erregimenean eta eguneko ospitaleratzea eskaintzen dizugu Bartzelonako ITA ( elikadura-portaeraren nahasmenduaren institutua), elikadura-portaeraren nahasmenduarengatik. Mediku batek agindu beharko du eta gehienez ere 60 egun eskainiko dira urtean.

Medikuntza osagarria

Terapia osagarri hauek gehitzen dizkizugu: homeopatia-kontsultak, akupuntura-tratamenduak, ozonoterapia (mina tratatzeko), besteak beste, gastuen zenbatekoaren % 80ra arte dirua itzultzea, Medikuntza orokorreko bisiten mugak aplikatuta.

Kontsultatu itunpeko zentroak “Medikuntza osagarria” espezialitatean edo, nahiago baduzu, nahi duzun espezialistarengana joan zaitezke.

Akordio esklusiboa Nafarroako Unibertsitate Klinikarekin

Iruñeko Pio XII.aren etorbidean dagoen Nafarroako Unibertsitate Klinikan kontsulta-zerbitzuak, diagnostikoak egiteko bitartekoak eta ospitaleratzea gehitu dizkizugu.

Haurdunaldiko eta erditu-osteko zerbitzu esklusiboak:

Ugalkortasuna eta ugalketa lagundua

Bikotearen antzutasunaren azterketa, diagnostikoa (ohiko proba osagarriekin eta protokolizatuekin) eta tratamendua, intseminazio artifizialaren 2 saiakerako eta in vitro ernalketako 1 saiakerako mugara arte, ICSI (espermaren mikroinjekzioa) barne, behar izanez gero, itunpeko zentroetan. Kontsultatu zentroak “ugalketa lagunduko zentroak" espezialitatean: Mediku-koadroa

 

Zilborresteko ama zelulak gordetzea

Haurdun bazaude baliteke jaioberriaren zilborresteko ama zelulak izozteko aukera kontuan hartu izana; horregatik, AXAn zerbitzu esklusibo bat eskaintzen dizugu hautatutako zentroen bidez. Kontsultatu hemen informazio gehiago

 

Erditu-osteko asistentzia helbidean

Erditu ostean, emaginen etxez etxeko zerbitzua eskaintzen dizugu, prozesu berri honetan dituzun zalantzak argitzeko. Jarri harremanetan gure mediku-ekipoarekin, behar izanez gero.

Webgune honetan adierazitako baldintzak aseguru hauei aplikatzen zaizkien baldintza orokorren eta partikularren mendekoak dira, baita kontratatutako aseguru modalitatearen mendekoak eta kontratuaren ordainketak egunean egotearen mendekoak ere.