Calcula tu seguro online en menos de 5 minutos
Selecciona uno de nuestros seguros y calcula tu precio sin compromiso
¿Has solicitado algún presupuesto anteriormente?
RECUPERAR PRESUPUESTOSi lo prefieres, llámanos
Podrás calcular tu seguro de forma personalizada a través de un agente. Teléfono exclusivo para contratar.
Dirígete a tu oficina más cercana
Localiza tu oficina AXA más cercana. Tienes 2500 a tu disposición
- Aseguruen Jasangarritasunerako Printzipioak (PSI), AXAK eta beste 29 aseguru-konpainiek 2012ko ekainean sinatuta, Río + 20 Gailurrean. Lau PSI printzipioek ingurumen, gizarte eta gobernu korporatiboko irizpide guztiak aseguru-negozioan batera txertatzeko esparru bat bermatzen dute. AXA kide fundatzaileetako bat da (2006) eta PSI ekimenaren batzordean ere parte hartzen du (2013).
- Nazio Batuen Inbertsio Erantzulearen Printzipioak (PRI), AXA IM (2007), AXA Private Equity (2008), AllianceBernstein (2011) eta AXA Taldea (2012) konpainiek sinatuta. Ekimen global handia da. Bere helburua erantzukizunez egindako inbertsioak sustatzea da, ingurumen, gizarte eta gobernu korporatiboaren irizpideak txertatuz, inbertitzaileen eta funts kudeatzaileen erabakietan.
- Hondamendien Arriskua Murrizteko Munduko Plataforma (UNISDR). 2013. urtean, AXA plataformaren sektore pribatuko aholkularitza Taldean parte hartzen hasi zen. Ekimen honen helburua hondamendien murrizketa koordinatzea eta hondamendiak murriztea xede duten ekintza guztien sinergiak ziurtatzea da, arriskuen prebrentzioari arreta berezia emanez.
- Nazio Batuen Munduko Hitzarmena. AXAk 2002. urtean egin zuen harekin bat. Bere helburua da sinatu duten enpresek eta erakundeek euren jarduera eta estrategia unibertsalki ontzat emandako Hamar Printzipioen arabera garatzea, giza eskubideak, lan eskubideak, ingurumena eta ustelkeriaren aurkako borrokaren esparruetan.
- “Klimaren Babesa: Enpresa zuzendarien plataforma”, AXA Taldeak 2008. urtean sinatutako ekimena da eta klima-aldaketaren aurkako borrokan buruzagi izan nahi duten enpresetarako borondatezko plataforma batean datza. Nazio Batuen Munduko Hitzarmena, Garapen Jasangarriaren aldeko Munduko Enpresen Batzordea (WBSCD) eta Ingurumenaren aldeko Nazio Batuen Programaren (UNEP)baterako laguntza jasotzen du.