AXA calidad zigilua

Kalitatea Kudeatzeko prozesuaren ISO ziurtagiria

Merkatuan halako prozesu bat txertatzen duen lehen konpainia

Agentziari AXA kalitate-zigilua eman zitzaion zerbitzu-kalitateari dagozkion estandarrak balioesteko prozesu zorrotz baten ondoren, UNE-EN ISO 9001-2015 arauaren arabera ziurtatua.

Urtero bereizgarri hori duten AXA agentziak aitortzea, eta berau aldez aurretik dutenena berritzea, gure bezeroekiko harremanean kalitate maila altua mantentzeko egiten dugun eguneroko eginahala da.

  • Helburua da agentzietan bezeroei bideratutako kalitate-maila altua bermatzea. AXA-n gure lehentasuna bezeroa da, eta arrazoi hori dela medio, gure eginahal guztiak kalitate-estandar altu bat mantentzera bideratzen dira, hala konpainiak egunero egiten dituen kudeaketetan, nola gure salmenta-puntuetan. Horrela, AXA-k kalitatearen alde egiten du eraldaketarako palanka gisa, gure bezeroei begira dagoen konpainia izatea ahalbidetuko baitigu horrek.
  • Gure kalitate-prozesuen etengabeko hobekuntza eta eraginkortasuna bultzatzen dituen tresna da, gure agenteen iaiotasuna indartzeaz gain.
  • AXA agentzia batek bereizgarri hori lor dezan, bezeroei eskainitako zerbitzuaren profesional itzelean nabarmentzeaz gain, haien premien gaineko ezagutza sakona erakutsi behar du, informazio pertsonalizatua eta salmenta-puntuaren irudi bikaina eskaintzeko. Gure zigilua izateak berekin dakar kalitate-estandar zorrotzenak bete eta denboran horiek mantentzea.
  • Gaur egun 554 agentzia ditugu kalitate-zigiluarekin. Agentzia horiek Certifica Ganberak aitortutako kalitate-sisteman oinarritutako ebaluazio-prozesu zorrotza gainditu dute, ISO 9001 zigiluaren bidez.

Laguntza behar duzu?

AXAn zur esanetara gaude beti, eta gurekin harremanetan jartzeko bide desberdinak eskaintzen dizkizugu.

DEI IEZAGUZU