Vida Repatriación

AXAk ongi babestuta sentiarazten laguntzen dizu Vida Repatriación aseguruarekin. Espainian bizi diren atzerritarrentzako berariazko bizi-aseguru bat eskaintzen dizugu.

  • Edozein arrazoirengatik hiltzea: 6.000 €-ko kapitaleko ordainketa
  • Heriotza-kapitalaren % 50 aurreratzea ehorzketa-gastuetarako
  • Jatorriko herrialdera aberriratzea laguntzaile batekin
  • Telefono bidezko legeei eta izapideei buruzko aholkularitza atzerritarrentzat 24 orduz
AXAren Vida Repatriación aseguruaren abantailak
Imagen Seguro de repatriación axa

Kontratazioa erraztu dugu

Ez da mediku-azterketarik egin behar, zure osasunarekin lotutako galdera bakarra egingo zaizu.

Seguro de repatriación axa asesoramiento legal

Lege-aholkularitza

Nahi duzun guztietan erabili ahal izango duzu lege-aholkularitzaren zerbitzua eta atzerriko izapideak egiteko gure aholkularitza.

Dokumentazioa
Zalantzak argitzeko gaude
Zer estaltzen du Aberriratze-zerbitzuak?

Aseguratua Espainian hilez gero, postmortem gastuak eta aseguratua Espainian hil den tokitik ehorzteko udalerritik gertuen dagoen nazioarteko aireportura edo, hala badagokio, jatorriko herrialdera garraiatzeko edo aberriratzeko ezinbesteko hilkutxaren gastuak.

Hildakoa helmuga den herrialdeko nazioarteko aireportutik hileta egingo den tokira arte garraiatzeko gastuak ere estaltzen dira, hori egiteko beharrezko formalitate guztiez ere geu arduratuko gara.

Laguntzailea aberriratu behar izanez gero

Espainian hildako Aseguratuaren familiako kideek (ezkontidea, goranzko eta beheranzko lehen mailako kideak eta anaia-arreba, ordena horretan) pertsona bat izenda dezakete, eta pertsona horrek jatorriko herrialdetik Espainiarako, edo altzerantzizko, joan-etorriko txartel bat izateko eskubidea izango du gorpua heriotza gertatu den tokitik jatorriko herrialdeko ehorzte-tokira arte laguntzeko.

Telefono bidezko aholkuritza

1) Lege-aholkularitza:

Immigratzaile gisa Espainian edo bizi zaren herrialdean dituzun eskubideei eta betebeharrei buruzko telefono bidezko informazioa.

Aholkularitza bizi zaren autonomia-erkidegoko lege-araudiari buruzkoa ere izango da. Abokatu elkargokide batek zure eguneroko bizitzan eragina duten arlo orokorreko gaiei buruzko aholkularitza emango dizu (lan-harremanak, etxebizitza, auzoak eta abar).

2) Izapideen aholkularitza:

Izapide nagusietan aurkeztu beharreko dokumentazioari buruzko informazioa emango zaio aseguratuari (bizileku-baimena, lan-baimena eta abar), baita non eskatu izapide horiek ere.

3) Informazio-aholkularitza:

Telefono bidezko informazio-zerbitzu bat eguneko 24 ordutan eta 365 egunetan, zentro erlijiosoen, kontsul-etxeen eta enbaxaden, bizi zaren udalerriko herritarrentzako zerbitzuen, garraio publikoen eta ospitaleen kokapenari buruzko informazioa emango zaizu.

Solicita más información

Déjanos tus datos y te ofreceremos una información personalizada sobre nuestro Seguro de Vida Repatriación
Mesedez, sartu baliozko izen bat
Mesedez, adierazi lehenengo abizena
Mesedez, sartu baliozko NAN zenbaki bat
Mesedez, sartu baliozko telefono-zenbaki bat
Mesedez, sartu baliozko helbide elektroniko bat
Mesedez, sartu baliozko posta kode bat
Mesedez, sartu baliozko ordutegi bat
Mesedez, sartu zure oharrak behar bezala
Laguntza behar duzu? AXAn zur esanetara gaude beti, eta gurekin harremanetan jartzeko bide desberdinak eskaintzen dizkizugu. DEI IEZAGUZU

Webgune honetan adierazten diren baldintzak aseguru hauei aplikatzen zaizkien baldintza orokorren eta partikularren mende daude, baita kontratatutako seguruaren modalitatearen eta kontratuaren ordainketak egotearen mende ere.