Calcula tu seguro online en menos de 5 minutos
Selecciona uno de nuestros seguros y calcula tu precio sin compromiso
¿Has solicitado algún presupuesto anteriormente?
RECUPERAR PRESUPUESTOSi lo prefieres, llámanos
Podrás calcular tu seguro de forma personalizada a través de un agente. Teléfono exclusivo para contratar.
Dirígete a tu oficina más cercana
Localiza tu oficina AXA más cercana. Tienes 2500 a tu disposición
AXAren auto-asegurua edozein automobil motara egokitzen da. Zuretzat eta zure autorako zerbitzurik onenarekin zainduko dugu zure ibilgailu klasikoa
- Erantzukizun zibila
- Istripu pertsonalak
- Babes juridikoa
Barne du zuretzako eta zure ibilgailurako asistentzia zero kilometrotik
Barne du beirak konpontzea edo ordeztea, ezbehar bakoitzean gehienez 150 €-ko ordainketaren mugarekin
Ibilgailuaren beraren kalte txikiak estaltzen dizkizugu, konponketa-gastuaren gutxienez % 50 zuk ordaintzen baduzu…
Istripu edo matxura baten ostean konpondu eta gero etxera eramango dizugu. Zerbitzu hau…
Bidaia-asistentzia
Errepideko asistentzia-garabiak 60 minutu baino gehiago pasatzen baditu, 60 €-rekin konpentsatuko dizugu.
Zure autoak edo furgonetak 25 urte baino gehiago izan behar ditu
Matrikula historikoa eduki behar du
Matrikula historikoa ez badu, ibilgailuaren matrikulak 40 urte baino gehiago izan behar ditu.
- Ibilgailu klasikoei buruzko informazio-dokumentua PDF (938KB)
- Auto-aseguruaren informazio-oharra PDF (60KB)
Derrigorrezko eta borondatezko erantzukizun zibila
Oinarrizko errepideko asistentzia
Kontratatzailearen, gidariaren eta/edo jabearen babes juridikoa.
− Defentsa penala eta finantzak.
− Kalteen erreklamazioa.
Gidariaren istripu pertsonalak.
− Heriotza-kapitala, kontratatutako kapitalera arte
− Baliaezintasun-kapitala, kontratatutako kapitalera arte
− Osasun-asistentziaren gastuak
Kontratatutako oinarrizko bermeak herrialde hauetan balio dute, bidaia-asistentzia izan ezik: Europako Ekonomia Eremua osatzen duten herrialde guztiak; Bermearen Hitzarmen Aldeanitzari atxikitako estatu guztiak (Alemania, Andorra, Austria, Belgika, Txekiar Errepublika, Zipre, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Frantzia, Finlandia, Britainia Handia eta Ipar Irlanda, Irlanda, Grezia, Holanda, Hungaria, Islandia, Italia, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Polonia, Portugal, Suedia eta Suitza). Inter-Bureaux Hitzarmenari atxikitako estatuetara hedatzen da estaldura, baina kasu horretan, aldez aurretik, “Gutun berdea” aseguruaren nazioarteko ziurtagiria eskatu behar da.
Bidaia-asistentziaren bermea indarrean sartzen da:
Pertsonei prestazioak emateari dagokionez, mundu osoan.
Ibilgailuaren prestazioak emateari dagokionez, Europan eta Mediterraneoan mugakide diren herrialdeetan
Aseguru-kontratua indarrean dagoen bitartean, asegurua kontratatzeko unean eskatu dizugun informazioa aldatuz gero, idatziz jakinarazi behar diguzu, baita kontratu honen prestazioak bermatzen dituzten beste aseguru batzuk badaude ere.
Istripuren bat gertatuz gero:
Ahal bezain laster jakinarazi behar diguzu, eta gehienez ere zazpi eguneko epean, eta gertaerei eta ondorioei buruzko informazio oro eman behar diguzu.
Eskura dituzun bitarteko guztiak erabili behar dituzu, istripuaren emaitzak txikitzeko.
Kontratuaren baldintza partikularretan adierazitako datan eta orduan hasi eta amaituko da kontratua, luzapenak daudenean salbu, eta lehen ordainagiria ordaindu bada.
Solicita más información
Este contenido no está disponible en tu idioma
Lo sentimos, vas a ver este contenido en Español