Sartzen diren estaldurak

Istripu pertsonalak

Istripurik izanez gero, mediku-, farmazia- eta ospitaleratze-gastuak ordainduko ditugu aseguratutako mugara arte, baita kalte-ordaina ere heriotza edo baliaezintasun iraunkorraren kasuan.

Kirurgia plastikoa eta konpontzailea

Txirrindularitza egiten ari zinela izandako istripuetatik eratorritako markak desagerrarazteko gastuak ordainduko ditugu aseguratutako mugara arte.

Asistentzia pertsonala

Istripu bat izanez gero, zure egoeragatik egin ezin dituzun zeregin batzuk egiten laguntzeko beharrezko gastuak ordainduko ditugu, aseguratutako mugara arte.

Erantzukizun zibila

Hirugarrenei sortu diezazkiekezun balizko kalteengatik.

Defentsa eta babes juridikoa

 Hirugarren batekin duzun gatazka batean izan ditzakezun erreklamazioak kudeatuko dizkizugu. 

Asistentzia Europako edozein txokotan

Eta nahi baduzu, mundu guztian.

Kalteak

Istripu batean bizikletaren koadroak jasandakoak.

Lapurreta

Bizikleta zure etxe barruan edo kanpoan lapurtzea, koadrotik objektu finko batera lotuta bazegoen kate edo giltzarrapo homologatu baten bidez.