Calcula tu seguro online en menos de 5 minutos
Selecciona uno de nuestros seguros y calcula tu precio sin compromiso
¿Has solicitado algún presupuesto anteriormente?
RECUPERAR PRESUPUESTOSi lo prefieres, llámanos
Podrás calcular tu seguro de forma personalizada a través de un agente. Teléfono exclusivo para contratar.
Dirígete a tu oficina más cercana
Localiza tu oficina AXA más cercana. Tienes 2500 a tu disposición
Gozatu ahalik eta gehien zure quadarekin babesik onena duzula jakiteak ematen dizun lasaitasunarekin. AXA Quad aseguruarekin, derrigorrezko erantzukizun zibilaz gain, zure beharretara pertsonalizatzeko aukera berme sorta zabala eskaintzen dizugu.
- Erantzukizun zibila
- Gidariaren istripu pertsonalak
- Babes juridikoa
Istripu batean gidariaren eta/edo bidaiariaren kaskoa hausten bada, eta erabili ez bada, 230 €-ra arteko kalte-ordaina emango dizugu
Istripu pertsonalen bermearen kapitala handitu ahal izango duzu
Istripuren bat edukiz gero, 40 €/eguna jasoko dituzu ospitaleratzeagatik, etxebizitza egokituko zaizu, 2. mediku-iritzia jaso dezakezu
Istripu baten ondorioz, aseguratutako gidariak soinean daramatzan quadean erabiltzeko bereziki pentsatu diren jantziak estaltzen ditu
Istripu batean gidariaren airbag txaketa hausten bada eta gehiago erabili ezin bada, 500 €-ra arteko kalte-ordaina emango dizugu
Etengabeko ezintasuna
Polizan estalitako istripu baten ondorioz ezintasun-kasuetan, kontratatutako kapitala ezintasun-mailaren arabera biderkatuko dizugu, eta gehienez ere % 225era arte
Kaskoaren kalteak
Aseguratutako gidariaren kaskoa ordeztea edo istripu baten ondorioz izandako kalteak konpontzea bermatzen dugu.
- Produktuari buruzko informazio-dokumentua PDF (237KB)
- Informazio-oharra PDF (298KB)
Berme hauek ditu: Derrigorrezko erantzukizun zibila, Borondatezko erantzukizun zibila eta Babes juridikoa.
Babes juridikoa:
- Defentsa penala eta finantzak
- Trafikoko arau-hauste administratiboen defentsa
- Kalteen erreklamazioa
- Telefono bidezko aholkularitza juridikoa
Gidariaren istripu pertsonalak:
- Heriotza-kapitala, kontratatutako kapitalera arte
- Baliaezintasun-kapitala, kontratatutako kapitalera arte
- Osasun-asistentziaren gastuak
Kontratatutako oinarrizko bermeak herrialde hauetan balio dute, bidaia-asistentzia izan ezik:
Europako Ekonomia Eremua osatzen duten herrialde guztiak; Bermearen Hitzarmen Aldeanitzari atxikitako estatu guztiak (Alemania, Andorra, Austria, Belgika, Txekiar Errepublika, Zipre, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Frantzia, Finlandia, Britainia Handia eta Ipar Irlanda, Irlanda, Grezia, Holanda, Hungaria, Islandia, Italia, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Polonia, Portugal, Suedia eta Suitza). Inter-Bureaux Hitzarmenari atxikitako estatuetara hedatzen da estaldura, baina kasu horretan, aldez aurretik, “Gutun berdea” aseguruaren nazioarteko ziurtagiria eskatu behar da.
Aukerako bermeak, Espainia.
Bidaia-asistentziaren bermea indarrean sartzen da:
- Pertsonei prestazioak emateari dagokionez, mundu osoan.
- Ibilgailuaren prestazioak emateari dagokionez, Europan eta Mediterraneoan mugakide diren herrialdeetan
Aseguru-kontratua indarrean dagoen bitartean, asegurua kontratatzeko unean eskatu dizugun informazioa aldatuz gero, idatziz jakinarazi behar diguzu, baita kontratu honen prestazioak bermatzen dituzten beste aseguru batzuk badaude ere.
Istripuren bat gertatuz gero:
- Ahal bezain laster jakinarazi behar diguzu, eta gehienez ere zazpi eguneko epean, eta gertaerei eta ondorioei buruzko informazio oro eman behar diguzu.
- Eskura dituzun bitarteko guztiak erabili behar dituzu, istripuaren emaitzak txikitzeko
Kontratuaren baldintza partikularretan adierazitako datan eta orduan hasi eta amaituko da kontratua, luzapenak daudenean salbu, eta lehen ordainagiria ordaindu bada.
Solicita más información
Este contenido no está disponible en tu idioma
Lo sentimos, vas a ver este contenido en Español