Ibilgailu industrialen asegurua

Ibilgailu industrial baten jabe bazara, behar dituzun bermeak dituen asegurua eskaintzen dizugu.

  • Erantzukizun zibila
  • Babes juridikoa

ISTRIPU PERTSONALAK

Istripu bat izanez gero, laguntza emango dizugu

Istripu bat izanez gero, berme honekin sendatzeko osasun-asistentzia izango duzu eta, baliaezintasun-kasuan, laguntza jasoko duzu, kontratatutako kapitalera arte. Horrez gain, familia babestuko duzu heriotza-kasuan.

Imagen seguros de invalidez
Dokumentu hauek oso lagungarriak izan daitezke
  • Auto Global produktuari buruzko informazio-dokumentua PDF (934KB)
  • Auto Global-en informazio-oharra

Edozein zalantza argitzeko gaude

Zer aseguratzen da?

Berme hauek ditu: Derrigorrezko erantzukizun zibila, Borondatezko erantzukizun zibila eta Babes juridikoa.

Non nago estalita?

Kontratatutako oinarrizko bermeak herrialde hauetan balio dute, bidaia-asistentzia izan ezik:

Europako Ekonomia Eremua osatzen duten herrialde guztiak; Bermearen Hitzarmen Aldeanitzari atxikitako estatu guztiak (Alemania, Andorra, Austria, Belgika, Txekiar Errepublika, Zipre, Kroazia, Danimarka, Eslovakia, Eslovenia, Espainia, Frantzia, Finlandia, Britainia Handia eta Ipar Irlanda, Irlanda, Grezia, Holanda, Hungaria, Islandia, Italia, Letonia, Lituania, Luxenburgo, Malta, Norvegia, Polonia, Portugal, Suedia eta Suitza). Inter-Bureaux Hitzarmenari atxikitako estatuetara hedatzen da estaldura, baina kasu horretan, aldez aurretik, “Gutun berdea” aseguruaren nazioarteko ziurtagiria eskatu behar da.

Aukerako bermeak, Espainia.

Bidaia-asistentziaren bermea indarrean sartzen da:

  • Pertsonei prestazioak emateari dagokionez, mundu osoan.
  • Ibilgailuaren prestazioak emateari dagokionez, Europan eta Mediterraneoan mugakide diren herrialdeetan

Zein dira nire betebeharrak?

Aseguru-kontratua indarrean dagoen bitartean, asegurua kontratatzeko unean eskatu dizugun informazioa aldatuz gero, idatziz jakinarazi behar diguzu, baita kontratu honen prestazioak bermatzen dituzten beste aseguru batzuk badaude ere.

Istripuren bat gertatuz gero:

  • Ahal bezain laster jakinarazi behar diguzu, eta gehienez ere zazpi eguneko epean, eta gertaerei eta ondorioei buruzko informazio oro eman behar diguzu.
  • Eskura dituzun bitarteko guztiak erabili behar dituzu, istripuaren emaitzak txikitzeko 

Noiz hasten eta amaitzen da estaldura?

Kontratuaren baldintza partikularretan adierazitako datan eta orduan hasi eta amaituko da kontratua, luzapenak daudenean salbu, eta lehen ordainagiria ordaindu bada.

Laguntza behar duzu?

AXA-n beti gaituzu eskura, gurekin harremanetan jartzeko hainbat bide eskainiz.

DEITU IEZAGUZU Jarri harremanetan zure agentearekin

Webgune honetan adierazitako baldintzak aseguru hauei aplikatzen zaizkien baldintza orokorren eta partikularren mendekoak dira, baita kontratatutako aseguru modalitatearen mendekoak eta kontratuaren ordainketak egunean egotearen mendekoak ere.