Calcula tu seguro online en menos de 5 minutos
Selecciona uno de nuestros seguros y calcula tu precio sin compromiso
¿Has solicitado algún presupuesto anteriormente?
RECUPERAR PRESUPUESTOSi lo prefieres, llámanos
Podrás calcular tu seguro de forma personalizada a través de un agente. Teléfono exclusivo para contratar.
Dirígete a tu oficina más cercana
Localiza tu oficina AXA más cercana. Tienes 2500 a tu disposición
SARE SOZIALAK ERABILTZEKO ARAUAK
Zure lehenengo iruzkina argitaratu baino lehen, uste dugu zurekin arau batzuk partekatzea komenigarria litzatekeela.
Gure kanalak AXAtik kanpoko zerbitzarietan kokatuta daudenez, gomendatzen dizugu AXAn beteko dugu eta zuk ere betetzea espero dugun sare sozialaren berezko arauei buruzko informazioa eskuratzea.
Arauak: Facebook, Twitter, Youtube, TikTok, Flickr y LinkedIn
Deklarazioa
Erantzukizunaren salbuespen hau AXA Taldeak sareetan duen profil korporatibo ofizialarekin lotuta dago (aurrerantzean, AXAren profila).
Hasteko, AXA Taldeko profilean erabilgarri dagoen edukiaren helburua (aurrerantzean, AXA), informazioa doan banatzea da, publikoaren onurarako.
AXAk ez du bermatzen bere profil ofizialak duen edo hortik lotutako edozein guneak duen materiala benetakoa, fidagarria, indarrekoa edo zuzena dela.
AXAk erabiltzaileei gomendatzen die trebeak izatea eta kontuz ibiltzea, zentzuz eta zuhurtasunez, AXAren profila erabiltzerakoan eta zehatz-mehatz ebaluatzea web gunean topatutako materiala euren helburuetarako benetakoa, indarrekoa, zuzena eta egokia dela "Erabiltzailea" hitzak AXAko profilaren irakurleak barne hartuko ditu .
AXAren profilaren material aztertutako gaiari buruzko laburpen hutsa da eta ez du nahi izan eta ez da erabili beharko aholkularitza profesionalaren ordez. Erabiltzaileek aholkularitza profesional egokia jaso beharko dute, euren inguruabar zehatzei dagokienez.
AXAren profilaren materialak hirugarrenen iritziak edo gomendioak har ditzake barne, eta horiek ez dute nahita nahiez AXAren iritziekin bat egin behar edo ez dute jarduera-ildo zehatz batekiko bere konpromisoa adierazi behar.
Estekak
AXAren profilek AXArenak ez diren beste web guneetarako estekak izan ditzakete. AXAk beharrezko neurriak hartzen ditu beste web guneetarako estekak ezartzerakoan, baina ez du esteken bidezko guneen materiala zuzenean kontrolatzen, ezta bertako edukian eman daitezkeen aldaketak ere. Erabiltzaileari dagokio bere erabaki propioak hartzea, esteken bidez zuzenduriko kanpoko web guneetako informazioa benetakoa, indarrekoa eta fidagarria izateari dagokionez.
Kanpoko web guneetara doazen estekek ez dute ez berresten ez gomendatzen gune horietako materiala edo gune horietatik edo horien bidez eskainitako hirugarrenek produktua edo zerbitzuak.
AXAren profilek emandako esteken erabiltzaileak arduratu beharko dira bisitatzen ari diren web gunea hartzen duen erakundea zein den egiaztatzeaz.
Oro har, AXAren profilaren sortzaileek, babesleek, iragarleek edo erabiltzaileek argitaratutako, adierazitako edo bidalitako edukiak, iritziak edo galderetako erantzunak, AXAk emandako edukia ez bezalakoak, bidaltzen dituenaren iritziak eta erantzukizuna da eta ez dute zergatik AXAren iritziekin bat egin behar. AXAk ez du bere gain hartuko hirugarrenek AXAren profil ofizialaren bidez zintzilikatzen, banatzen, zabaltzen edo igortzen duten edukiaren erantzukizuna.
Aldizka, AXAren profilak erabilgarri egoteari utz diezaioke eta AXAk ez du gain hartuko aktibo ez egotearen ondorioz zerbitzua eten egin izanaren inolako erantzukizunik.
Nahiz eta AXAk ahal duen guztia egingo duen AXAren profilen bidez argitaratutako informazioa indarrekoa eta benetakoa izatearen alde, AXAk ez du bermatuko bere orrian eskuragarri dagoen informazioa benetakoa, zuzena edo erabilgarri dela.
AXAk, bere filialek, langileek, agenteek eta kontratistek ez dute inolako erantzukizunik gain hartuko bere profiletan argitaratutako materiala indarrekoa, benetakoa edo zuzena izateari dagokionez eta bide honetatik emandako informazioa erabiltzeak ondorioztatu daitezkeen galerak eta kalteak AXAtik kanpo geratuko dira.
Erabiltzaileek informazioa benetakoa eta indarrekoa dela egiaztatu beharko lukete, edozein neurri hartu baino lehen. Erabiltzaileek hartzen duten erabaki oro, aipatutako informazioa oinarri hartuta, euren ardurapean izango da.
AXAk beste orrialdetara edo web gunetara doazen estekak barne har ditzake , bere mezuak osatzeko, baina esteka horiek bere edukiaren berrespena da. Oro har, AXA ez da AXAK operatzen ez dituen web guneetako edukiaren erantzulea.
Horrenbestez, AXAk:
- ez du kontrolatzen, ezta bermatzen ere, estekaren bidez eskuratutako web gune baten informazioa benetako, egokia, zehatzea edo zuzena dela eta, horrenbestez, ezingo zaio horrekiko inolako erantzukizun eskatu;
- ez du ez berresten, ez babesten ezta bat egiten ere esteken bidez eskuratutako web guneak babesten dituzten erakundeekin, ezta adierazten dituzten iritziekin edo eskaintzen dituzten produktuekin edo zerbitzuekin ere;
- ezin du baimendu eta ez du baimentzen esteken bidez eskuratutako web guneen egilearen eskubideek babestutako materialak: erabiltzaileek estekatutako web gunearen babesleari dagokion baimena eskatu beharko diote.
Pribatutasuna
Erabiltzaileei gogoarazten zaie AXAko sare sozialen profilak Interneteko gune publikoa direla eta denborarekin garatutako elkarrekintzak publikoki eskuragarriak direla bilaketa eta kontsulten ondorioetarako.
Facebook, Twitter,Instagram eta Linkedin sare sozialek erantzukizun-salbuespeneko deklarazioak eta pribatutasun-politika propioak hornitzen dituzte, bisitarien informazioa biltzeari eta erabiltzeari dagokionez, eta datuen transferentziei dagokienez. AXAk, nsp;hortaz, ez du harekiko inolako kontrolik.
AXAk erabiltzaileak animatzen ditu aipatutako sareak erabiltzeko baldintzak ondo ezagutzera horiek erabiltzen hasi baino lehen. Informazio gehiagorako, kontsultatu dezakezu sare sozial nagusien pribatutasun-politika, edozein unetan, hurrengo esteken bidez:
- Facebook: https://www.facebook.com/privacy/center/
- Instagram: https://privacycenter.instagram.com/
- Twitter: https://twitter.com/es/privacy#twitter-privacy-3.1
- TikTok: https://www.tiktok.com/legal/page/eea/privacy-policy/es
- Linkedin: https://es.linkedin.com/legal/privacy-policy
Erantzunak
AXAk ez du bere profilaren bidez jasotako iruzkinak eta mezuak banaka erantzungo.
Era berean, erabiltzaile batek AXAri jarraitzen badio, AXAk ez dio automatikoki jarraituko. Erantzunak, galderak edo kexetarako, kontsultatu AXAko web gune korporatiboa: www.axa.es non informazio-bide egokiak erabilgarri izango diren.
Iruzkinak moderatzea
Nahiz eta AXAk ez du solasaldiak euren profiletan galarazi nahi, erabiltzailek ez dute ez dute AXAren profilera zuzentzen diren iruzkinak edo estekak zintzilikatu edo argitaratu behar, legezkoak ez badira, difamatzen, diskriminatzen, mintzen badute, edo pribatutasuna urratzen badute edo egilearen eskubideak edo jabetza intelektualeko bestelako eskubideak hausten badituzte. AXAk, bere ustez, egokiak ez diren iruzkin hauek moderatzeko eskubidea dauka.
Erabilera baldintzak
AXA tinko mantenduko da diskriminatzailea izan daitekeen edo gorrotoa eragin edo mehatxagarria izan daitekeen edukia eta ofentsa, iraina edo beldura sor dezaketen ekintzak ezabatzeari dagokionez.
AXAren profiletan iruzkinak egiterakoan, erabiltzaileak hau guztia beteko duela zaindu beharko da: bere eta besteen pribatutasuna babestea (bezeroak barne) eta bere buruari edo besteei buruzko informazio pertsonalik ez adieraztea (adibidez, izenak, posta elektronikoko helbideak, helbideak edo telefono zenbaki pribatuak);
- AXAren profilean kontsultatzen ari den gaiei buruzko materialik ez zintzilikatzea;
- bere iritzi propioak adieraztea eta beste inor iruzurrez ez ordezkatzea;
- inoi ez iraintzea, jazartzea edo mehatxatzea;
- iruzkin mingarririk edo iraingarrik ez egitea;
- hizkuntza iraingarrik, probokatzailerik eta gorrotoa sortzen duenik ez erabiltzea;
- ez erabili hizkuntza lizunik eta mingarrik ez erabiltzea;
- foroan besteen jabetzea intelektualeko eskubideak urratzen dituen materialik ez argitaratzea;
- iritzi beraren bertsio anitzak foroan ez argitaratzea;
- delitu penala edo zibila eragin eta lege nazionalen aurkakoa diren jarrerak ez suspertzea, sustatzea edo erreferentzia egitea;
- merkataritza-interesik ez sustatzea AXAko profilean egiten dituen argitalpenetan ;
- interes profesional pertsonalak sustatzen dituzten iruzkinak ez argitaratzea;
- Interneteko helbiderik, bideorik, irudirik edo posta elektronikoko helbiderik ez ekartzea.
- Ez argitaratzea honako hau egiten duen ezer:
- besteak iraintzea arraza edo erlijioa dela eta;
- indarkeria, diskriminazioa, jazarpena edo besteen tratu bidegabea edo besteenganako gorrotoa sustatzen, bideratzen edo ekartzen duena edo;
- besteekiko mingarria, iraingarria edo laidogarria izan badaiteke, bereziki arraza, kolorea, jatorria, nazionalitatea, erlijioa, jatorri etnikoa, sexua, adina, orientazio sexuala edo minusbaliotasuna dela eta.
Moderatze politika
AXAk espero du erabiltzaileek elkarrenganako errespetuz tratatzea. AXAk, ezabatuko ditu hizkuntza iraingarria edo zakarra duten iruzkinak, pornografia, edozein motatako eraso pertsonalak edo hitz iraingarriak dituztenak, etnia edo arraza zehatz baten taldeei zuzenduta edo indarkeria sustatzen dutenak.
AXAk mezu baztergarriak ezabatuko ditu, aztergaiarekin loturarik ez dutenak (“off topic”) edo zerbitzuak edo produktuak hornitzen dituztenak. Akusazio bidegabeak egiten dituztenak ere eztabaidatik kanpo geratuko dira.
AXAk ez du bere gain hartuko erabiltzaileei informatzearen erantzukizuna, euren iruzkinak edo argitalpenak moderatu behar direnean; hala ere, AXAK ohartaraziko dio eta neurri egokiak hartuko ditu, aldian-aldian eta sistematikoki eduki desegokia bidaltzen duten erabiltzaileak baliogabetzeko eta kanporatzeko. Behin eta berriro jarrera hauek dituzten erabiltzaileei AXAren profila erabiltzea izaera mugagabearekin galarazi ahal izango die.
Debekatuta dago hizkuntza zakarra, iraingarria, mehatxagarria edo jazarlea erabiltzea; AXAren profilak ez daude enpresa edo merkataritza eragiketa bat sustatzeko era iragartzeko irekita;
Moderatze politika hau edozein unetan aldatu daiteke, bere erabilerak aurreikusitako helburuarekin bat egiten duela bermatzeko.
Sareko delituak
AXAk jarraipena egingo du eta ahalik eta azkarren ezabatuko du sarean ohiz kanpo ematen den edozein jarduera, mehatxua edo delitua eragin badezake, esaterako phishing (delituzko helburuak dituzten iruzurreko postak) edo hacking (pirateria informatikoa).
Informazio legal garrantzitsua eta etorkizuneko deklarazioei buruzko oharrak
AXAren profiletan bildutako hainbat informaziok etorkizunerako deklarazioak izan ditzake barne, azalpen ondorioetarako bakarrik, baina ez dira mugatzaileak, aurreikuspenak edo etorkizuneko gertaerak adierazten dituzten deklarazioak, joerak, planak edo helburuak. Ez da gomendagarriak deklarazio horiei estu heltzea, izan ere, euren izaerarengatik, zalantzazkoak dira eta arrisku ezagunak zein ezezagunak izan ditzakete. AXAk ez du inolako erantzukizunik gain hartuko, etorkizuneko deklarazio hauek publikoki jakinarazteari, eguneratzeari edo errebisatzeari dagokienez, bai informazio berria islatzeko edo bai etorkizuneko gertaerak edo inguruabarrak adierazteko, edo bestelako helburuetarako.
Partekatzeko botoiak eta markatzaile sozialak
AXAk partekatzeko botoiak eta markatzaile sozialak erabiltzen ditu bere hainbat web gunetan. Botoi horiei esker, bisitariek erraz asko partekatu dezakete AXAko web guneen edukia.