Calcula tu seguro online en menos de 5 minutos
Selecciona uno de nuestros seguros y calcula tu precio sin compromiso
¿Has solicitado algún presupuesto anteriormente?
RECUPERAR PRESUPUESTOSi lo prefieres, llámanos
Podrás calcular tu seguro de forma personalizada a través de un agente. Teléfono exclusivo para contratar.
Dirígete a tu oficina más cercana
Localiza tu oficina AXA más cercana. Tienes 2500 a tu disposición
Aurreztearen artea: nola sortu aurrezpen-aztura eraginkorrak zure egunerokotasunean
Aurreztea gure xedeak erdietsi eta etorkizun egonkorrago bat ziurtatzeko aukera ematen dizun finantza arloko trebetasuna da. Haatik, pertsona askorentzat, aurreztea erronka bilaka daiteke eguneroko tentazio eta gastuen zurrunbiloan. Zorionez, aurrezteko aztura sendoak garatzeko teknika praktikoak ikasteak alde handia eragin dezake gure finantzetan.
Nola egin aurrezpen-plan bat?
Sortu zure aurrekontua
Egin zure diru-sarrerak eta gastuak jasoko dituen xehetasunezko zure hileroko aurrekontua. Identifikatu zer esparrutan murriztu ditzakezun beharrezkoak ez diren gastuak eta bideratu zure diru-sarreren zati bat aurrezpenera.
Automatizatu zure aurrezkiak
Konfiguratu transferentzia automatikoak zure kontu-korrontetik aurrezki- edo inbertsio-kontu batera. Hori egitea, dirua automatikoki apartatuko da, xahutzeko aukera izan baino lehen.
Aprobetxatu eskaintzak eta deskontuak
Bilatu eskaintzak deskontuak eta sustapenak zure erosketak egitean. Modu adimentsuan erosteak zure ohiko gastuetan dirua aurrezteko aukera emango dizu.
Saihestu erosketa bulkadatsuak
Erosketa bat egin aurretik, hartu zure denbora gaia edo zerbitzua egiaz behar duzun hausnartzeko. Erosketa bulkadatsuak saihestea lagungarri izango zaizu beharrezkoak ez diren gastuak saihesteko.
Praktikatu pixkanakako aurrezpena
Hasteko, aurreztu kopuru txikiak eta areagotu pixkanaka zure aurrezkiak erosoago sentitzen zaren heinean. Pixkanakako ikuspegi horrek aurrezpen-aztura sendoa garatzeko aukera emango dizu, murriztapen finantzario adierazgarririk sentitu gabe.
10 formas de empezar a ahorrar, ¡hoy mismo!
Zure aurrezkiak erabiltzeko 5 ideia
-
Sortu larrialdi-funts bat
Bideratu zure aurrezkiak larrialdi-funts batera. Funtsak zure oinarrizko gastuen (elikagaiak, etxebizitza eta zerbitzuak) hiru eta sei hilabete bitartean estali behar ditu. Horrela, ustekabeei aurre egiteko prest egongo zara, zorretara jo beharrik gabe.
-
Zorrak kitatu
Zorrak kitatzeke badituzu, esate baterako, kreditu-txartelak edo interes altuko maileguak, pentsatu zure aurrezkien zati bat horretara bideratzea zor horiek likidatzeko. Zure zorrak murrizteak interesetan aurrezteko eta zure finantza-osasuna hobetzeko aukera emango dizu.
-
Etorkizunera begirako inbertsioa
Zure epe luzerako helburuak erretiroa edo zure seme-alaben heziketa badira, pentsatu zure aurrezkien zati bat epe luzera etekin erakargarriak eskaintzen dituzten finantza-tresnetan inbertitzea, esate baterako, inbertsio-funtsetan edo pentsio-planetan.
-
Hobekuntzak etxean
Zure etxean bere balioa areagotuko duten edo epe luzera begira kostuetan aurrezteko aukera emango dizuten hobekuntzak egiteko proiektuak badituzu, esate baterako, eguzki-panelak instalatzea edo energia-efizientziako hobekuntzak egitea, zure aurrezkiak inbertsio bikaina izan daitezke.
-
Gozatu!
Aurrezteak helburu finantzario garrantzitsu bat erdiesteko aukera eman badizu, esate baterako, larrialdi-funtsa edo zorrak ordaintzea, merezi du zure buruari opari txiki bat eman eta zure aurrezkien zati bat bidaia baterako edo beti nahi izan duzun esperientziara bideratzea.
Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, utzi zure datuak eta informazio pertsonalizatua eskainiko dizugu
Eskatu informazioa