PP_FULL_BANNER_TASA_DE_INTERES

FINANTZA ARLOKO GLOSARIOA

Interes-tasa

Interes-tasa da dirua erabiltzearen ondorioz sortutako kostua edo etekina. Labur esanda, diru kopuru bati, ordaindu edo jaso beharreko interesak kalkulatzeko, aplikatzen zaion portzentajea da. 

Interes-tasa funtsezko kontzeptua da finantzen munduan, eta finantza arloko esparru eta testuinguru ezberdinetan ageri da. Ezinbestekoa da berau ulertzea erabakiak hartu eta finantzak eraginkortasunez planifikatzeko. 

Uler dadin interes-tasak nola funtzionatzen duen, hemen hitz hori egoera ezberdinetan nola erabiltzen den erakusten duten zenbait adibide eta kasu praktiko ematen dizkizugu: 

1. Maileguak eta kredituak

Mailegu bat edo kreditu bat eskatzen dugunean, finantza-erakundeak interes-tasa bat finkatzen du, mailegatutako diru horrengatik ordaindu behar dugun kostu gehigarria adierazten duena. Adibidez, 10,000 euroko mailegua eskatzen baduzu urtean % 5eko interes-tasa batekin, urtearen amaieran 500 euro ordaindu beharko ditugu interesen kontzeptuan. 

2. Aurrezki-kontuak

Aurrezki-kontuen kasuan, interes-tasa da gure dirua bankuan sartzeagatik eskuratuko dugun etekina. Adibidez, 1,000 euro baldin baditugu aurrezki-kontu batean, urtean % 2ko interes-tasa batekin, urtearen amaieran 20 euro sortuko ditugu interesetan. 

3. Inbertsioak eta bonoak

Finantza-tresnetan inbertitzen dugunean, esate baterako, bonotan, la interes-tasak zehazten du aldizka zer-nolako interesen ordainketak jasoko ditugun Adibidez, bono bat eskuratzen badugu urtean % 4ko interes-tasa batekin eta 1,000 euroko balio nominal batekin, urtean 40 euroko interes-ordainketak jasoko ditugu. 

4. Hipotekak

Etxebizitza bat erosteko hipoteka bat kontratatzen dugunean, interes-tasak eragin esanguratsua du hipotekaren kostu osoan. Baxuagoa den interes-tasa batekin hilean egin beharreko ordainketak baxuagoak izango dira, eta denboran zehar kostua txikiagoa izango da; aitzitik, tasa handiagoa bada, ordainketak kopuru handiagokoak izango dira eta, oro har, kostua handiagoa izango da. 

5. Kreditu-txartelak

Kreditu-txartelek ere interes-tasa bat dute lotuta. Tasa hori erakunde jaulkitzaileak eskainitako kreditua erabiltzen duzunean aplikatzen da. Fakturazio-ziklo bakoitzean zordundutako guztizko saldoa ordaintzen ez baduzu, geratzen den saldoaren gainean interesak sortuko dira. Horren ondorioz, kreditu-txartelarekin egindako erosketen kostua areagotu egiten da. 

Funtsezkoa da kontuan izan dezazula interes-tasak aldatu egin daitezkeela hainbat faktoreren arabera, esate baterako, baldintza ekonomikoen, moneta-politikaren, kreditu-kalifikazioaren edota merkatuan diruaren inguruan dagoen eskaintza eta eskaeraren arabera. 

Laburbilduz interes-tasa adierazle gakoa da finantzen arloan, diruak egoera ezberdinetan duen kostua edo errendimendua islatzen duena. Berau nola aplikatzen den ulertzeari esker erabaki finantzario adimentsuak hartu ahal izango dituzu eta abagune berriak maximizatzeko aukera izango duzu. Gainera, informazioa jasotzea, aholkularitza bilatzea eta, modu horretan, zure finantzen inguruko kontrola hartzea aholkatzen dizugu.

chica con ordenador

Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, utzi zure datuak eta informazio pertsonalizatua eskainiko dizugu

Eskatu informazioa