Aukerako estaldurak

Gorputzeko kalteen osoko zerbitzua

Zuk edo zure senideren batek aseguratutako etxebizitzan istripua izaten badu, guregan hartuko ditugu osasun gastuak eta indemnizazioa heriotzagatik edo baliaezintasun iraunkorragatik

Plus Babes Juridikoa

Telefono bidezko zerga arloko, lan zuzenbideko defentsa zein maizterraren aurreko erreklamazioetarako aholkularitza eskainiko dizugu. Gainera, zure idatziak eta kontratuak berrikusiko ditugu (bahia, lan arloa, etab.)

Informatika-ekipamenduak

Ordenagailu pertsonaletan zein ekipamendu periferikoetan izandako kalteak estaliko ditugu, betiere, etxebizitza barnean

Agintarien erabakien ondorioz bizitzeko desegokitasuna

Administratiboaren edo epailearen aginduz zure etxebizitza bizitzeko desegokia bada, antzeko etxebizitza batean behin-behinekoz alojamendua izateko gastuak eta altzariak eta objektu pertsonalak aldi baterako lekualdatzeko gastuak estalita geratuko dira 

Arrisku orotakoa

Gozatu zure eraikuntzako zein altzarietako materialetako edo bitxietako kalteetan estaldura izateak dakarren lasaitasunarekin, edozer istripuren ondorioz suntsitzen direnean.

Matxura etxetresnetan

Linea zuriko etxetresnen matxura mekaniko, elektriko edo elektronikoa estaltzen dugu, besteak beste, arropa-garbigailuarena, ontzi-garbigailuarena edo hozkailuarena. Xehetasunak beha ditzakezu baldintza orokorretan

Plus etxeko laguntza

Lorem ipsum dolor sit amet, consectetuer adipiscing elit. Aenean commodo ligula eget dolor. Aenean massa. 

Beroaren ondoriozko istripuak

Etxebizitzan eta aseguratutako ondasunetan beroaren bat-bateko ekintzak edo suarekin kontaktu zuzena izateagatik eragindako kalteak estaliko ditugu, sutea gertatu ez arren.

Zuhaitzak eta zuhaixkak

Zure polizak estalitako zure lursaileko zuhaitz eta zuhaixketan kalterik izanez gero, estalita izango dituzu garbiketa, saneamendu zein espezie bereko beste ale batzuekin aldatzearen ondoriozko gastuak.

Gehiegizko ur kontsumoa

Estalitako ezbehar baten ondorioz gehiegizko ur kontsumoa gertatzen bada, gastuekin arduratuko gara

Plus Itoginak eta Iragazketak

Euriak eragindako kalteak estaliko ditugu, eroritako uraren intentsitatea gorabehera

Vip kalte elektrikoak

Zure konfiantzazko konpontzailea aukeratu ahal izango duzu kalte elektrikoen ondoriozko matxurak konpontzeko

Zure etxeko langileen babesa

Zure etxeko langileek izan ditzaketen kalteen erantzukizun zibila zein haiekin lotutako legezko gatazkak barne hartzen ditu