Sariak Hauek dira AXA Fundazioak azken urteotan jaso dituen sariak

AXA Fundazioa - Mayte Spínola Urrezko Domina 2020 bere lan filantropikoarengatik (2021eko uztaila)

AXA Fundazioak Mayte Spínola Urrezko Domina irabazi du, Filantropia kategorian, erakunde kultural eta solidarioekin etengabe burutu duen lankidetza-lanarengatik. Saria 2021eko uztailaren 6an, El Romeral Museo Etxean antolatutako zeremonia batean entregatu zen, eta AXA Fundazioaren Josep Alfonso zuzendari nagusiak jaso zuen. Mayte Spínla urrezko dominak 2015. urtean sortu ziren Mayte Spínolaren beraren eskutik, arteak, zientziak, kirola eta solidaritatea saritzeko. Geroztik, urtero, Grupo pro Arte y Cultura (GpAyC) taldeko kide nabarmen batzuek eta bere sortzaileak osatutako epaimahai batek sarituak aukeratzen ditu.

 

2019. urtean gardentasun rankingean lehenengoak izan ginen

AXA Fundazioa 2019. urtean saritua izan da, fundazio gardenetariko bat izateagatik. Puntuazio altuena lortu zuen Espainiako fundazioen gardentasun rankingean. Compromiso y Transperencia Fundazioak urtero aipatutako rankinga osatzen du, eta hura prentsaurrekoan aurkeztu du.

 

Espainiako enpresa ekimenik hoberena (2017ko urria)

Bihotz-Biriketako Bizkortzeko Espainiako Batzordeak (CERCP) "2016. urteko Espainiako enpresa ekimenik hoberenaren saria" eman dio AXA Fundazioari "Desfibriladores Salvavidas” izeneko proiektuarengatik.

 

Saria Arriskuen Prebentzioko AXA Katedra sortzeagatik (2016ko azaroa)

Prebentzioko Institutu Teknikoak (PIT) Ramazzini Saria eman die Granadako Zientzien Parkeari eta AXA Fundazioari, Arriskuen Prebentzioko AXA Katedra sortzeagatik. Harekin, balioak sustatu eta hedatu nahi dira prebentzioaren kulturan eta azterlanak eta proiektuak bultzatu nahi dira arriskuen prebentzioko esparruan.

 

Arlo soziosanitarioa hedatzeko kanpainarik hoberena (2016ko urria)

New Medical Economic aldizkariak laSexta eta AXA Fundazioa saritu ditu, ikerketa medikoa eta zientifikoa Bizi eta Konstanteak sarien bidez sustatzearen aldeko lana eta konpromisoa saritzeko.

 

Mezenasgoaren aldeko Capital Arte Sariak (2016ko ekaina)

AXA Fundazioak Mezenasgoaren Saria jaso du, Prado Museoan, aldi baterako erakusketen programari egindako ekarpenarengatik. Capital Arte sariek baloratzen dituzte euren erakusketetan museoekin lankidetzan aritzen diren enpresak eta publikoari eskuragarri jartzen diote sorkuntzaren esparru desberdinak, berrikuntzan eta ekintzailetzan eredugarriak diren fundazioak eta artea aberastearen alde egiten duten mezenas pribatuak.

 

Burgoseko Hiriaren Saria urteko Enbaxadorearentzat (2016ko ekaina)

AXA Fundazioari 2015eko Burgoseko Hiriaren Saria eman diote urteko Enbaxadorea izateagatik. Era horretan, epaimahaiak erakundeak hiriburuarekin hartutako konpromisoa saritu du, Burgoseko Katedrala izeneko Pintura lehiaketaren babesaren eta ondareari eskainitako laguntza anitzen bidez.

 

Burgoseko "Kultur Balioak" Saria (2015eko abendua)

Burgoseko La 8 bertako telebistako kateak bere urteroko gala ospatu du. Bertan, saritzen du probintziaren garapenaren alde egiten duten pertsonen, enpresen eta kolektiboen lana. AXA Fundazioak Saria Kultur Balioen kategorian irabazi du, 20 urtez Burgoseko Katedrala birgaitzearen eta kontserbatzearen alde egindako ekarpenarengatik. Herritarren bozketak Fundazioa hautatu du eta saria Josep Alfonso AXA Fundazioaren zuzendariak jaso du.

 

Dales la Palabra Fundazioaren II. Sariak (2015eko martxoa)

AXA Fundazioak eta AXA de Todo Corazón elkarteak sari hau jaso dute minusbaliotasunaren arretari eskainitako hainbat ekimenarengatik, lan esparruaren inklusioa sustatuz, gela irekien programak eta unibertsitateekin praktiken hitzarmenak antolatuz eta Minusbaliotasuna, Enplegua eta Kirol Paralinpikoaren azoketan parte hartuz.