Burgoseko Katedralaren Pinturako 25. AXA Saria Burgoseko Katedralaren Pinturako AXA Sariko Epaimahaiak bere 25. edizioko bere hiru irabazleak hautatu ditu. Lehiaketa larunbatean antolatu zen, uztailaren 9an, pandemiaren geldialdiaren ondoren, eta bertan kategoria guztietako ia 400 margolari bildu ziren.

Ondoren irabazleen zerrenda ikus dezakezu (helduak eta haurrak kategoriak).

 

Saridunak Helduak kategorian

- Lehenengo Saria (6.500€ eta diploma): Manuel Castillero Ramirez.

- Bigarren saria (2.500€ eta diploma): Cristóbal León García.

- Hirugarren Saria (1.500€ eta diploma): Raúl Sánchez Muñoz

- Accesitak (500€ eta diploma): Pablo Rubén López Sanz ; Rafael Carrascal García ; Blai Tomás ; Adrián Francisco Marmolejo ; José Manuel Aznar Díaz ; Eduardo Gómez Query.

- Ohorezko Aipamenak (diploma): Miguel Torrus García eta Pepe Bonaño.

25. Edizioaren hautatuen xehetasunak

 

Haurrak kategoriaren sarituak

Aurreko edizioetan bezala, epaimahaiak ere gazteenen lanak saritu zituzten, 3 kategorien arabera. Kategoria bakoitzaren lanik hoberenak marrazketarako materialarekin sarituko dira. Era berean, 6 ikasketa-beka eman ziren Consulado del Mar Marrazketa Akademian ikasteko

 

0-5 URTE ARTEKO SARIAK

- 1. Saria: Lamar Maarouf-Khalil Herrero

- 2. Saria: Nicolás Mendoza Canduela

- 3. Saria (ex aequo): Ana de Pedro Diez eta Gadea Casaña Diez

 

6-10 URTE ARTEKO SARIAK

- 1. Saria: Rodrigo Hernando Martínez

- 2. Saria: Gadea Vicario de la Peña

- 3. Saria (ex aequo): Darío González Cuadrado eta Sofía Hernando Martínez

 

SARIA + BEKA 11-14 URTE

- 1. Saria: Carmen Sanz Jabato

- 2. Saria: Daniela de Miguel

- 3. Saria: Sofía Pavón Svirska

 

BEKA 11-14 URTE

- 1. Saria: Alba Fuente Arias

- 2. Saria: Cristina Urquiza García

- 3. Saria: Alicia González López

 

Edizio honetan, berriz ere, koadro finalistak Casa del Cordón etxean jarriko dira ikusgai asteartetik, irailak 6 igandera arte, urriak 9, saldu ahal izateko. Bertatik bildutako dirua Katedralaren funtsetarako izango da. Horrela, finalistak bere lanaren salmentarekin lortzen duenaren % 70 eramango du eta gainontzeko % 30a zuzenean Katedralerako izango da. Horrez gain, AXA Fundazioak beste % 30 emango du.

Sarien entrega ostegunean izango da, irailak 15, 19:00etan. Eta hori dela eta, katalogo bat argitaratuko da, non hautatutako eta saritutako lan guztiak agertuko diren.

Sakatu hemen eta ikusi Burgos Katedralaren Pinturako 25. AXA Sariaren lan irabazleak

Informazio gehiago

 

Gure lankidetza Burgoseko Katedralarekin

AXA Fundazioak 25 urte baino gehiago daramatza Burgoseko Katedralarekin lankidetzan, UNESCOk Gizadiaren Ondare deklaratuta. Burgoseko katedrala zaharberritzeko eta kontserbatzeko lanen sustatzaile eta ongile nagusienetariko bat izan da, 1995. urtean Katedralaren Zuzendari Plana abian jarri zenetik, San Lorenzo estatua San María plazan erortzearen ondorioz. Gertakari horren ondoren, Kabildoa, administrazioak, erakundeak, enpresak eta hiritarrak beraiek Burgoseko ondare estimatuena ondo zaintzearen beharraz jabetu ziren.

Urte hauetan, AXA tenplua kontserbatzeko, birgaitzeko eta bere balio artistikoa zabaltzeko lanetan zuzenean inplikatu da, hainbat proiekturen finantzazioaren bidez eta Burgoseko Katedralaren Pintura Bizkorreko Sariaren antolakuntzaren bidez, hots; Espainian sari ospetsuenetariko bat eta udaro antolatzen den hitzordu tradizionala.

AXAren helburua katedrala kontserbatzea eta zaharberritzea da, etorkizuneko belaunaldientzat eta gaur egungo belaunaldiei euren balioa ezagutzea emateko, babes ekonomikotik haratago egiten duen optika batetik. AXArentzat funtsezkoa da Burgoseko hiritarrak Katedralarekin inplikatzea, publikoki agertzea eta kontserbazio eta zaharberritze lanetan parte hartuz. Azken hura, urtero, ehunka astoekin eta pintzelekin gauzatzen da, tenplua "erretratatuz".