Eskatzen den informazioa

Zuri prezio zehatza eman ahal izateko, eskura izatea gomendatzen dizugu:

NAN

Aseguratzeko helbidea

Metro koadroak eta eraikuntza-urtea

Ohiko galderak
AXA etxeko aseguru honen erantzukizun zibilak nire txakurrak sorrarazitako kalteak ere estaltzen ditu?

Ez, zure txakurrak sorrarazten dituen kalteak estalita izateko, txakurra deklaratu eta ziurtagiria eskuratu behar duzu

Eta txakur ugari baditut, guztiak sar ditzaket?

Gehienez, 5 txakur sar ditzakezu

Nire AXA etxeko aseguruan edozein txakur mota sar dezaket?

Zure txakurraren arraza edozein dela ere, zure etxeko aseguruan sartu ahal izango duzu

Eta txakurrak kaltea sorrarazten duenean berarekin doana ni ez banaiz, orduan ere kalteak estalita daude?

Zure txakurraren ardurapean dagoen edozein pertsona egongo da babestuta zure txakurrak sorraraz ditzakeen kalteen aurrean

Zer ulertzen dugu edukitzaile gisa aseguru batean?

Multzo hau honako hauek osatzen dute:

• Eraikuntza nagusia: zimenduak eta murruak; forjatuak, habeak eta zutabeak; hormak, sabaiak eta zoruak, estalkiak eta fatxadak; ateak eta leihoak.

• Eraikuntza osagarriak: horma-armairuak, tximiniak eta kristaldun itxiturak.

•Polizan deskribatutako lursailean dauden gela eta eraikinak, esate baterako, garajeak, trastelekuak, egurtegiak eta sotoak.

• Aseguratutako eraikinaren mendekoak eta independenteak diren hesi, murru eta oholesi, betiere, itxiturakoak edo lurrei eustekoak badira.

• Aisiarako eta kirolerako eremuak, etxebizitzaren jabetzaren ondorioz erabili eta gozatzen direnak, horiei atxikitako instalazioekin (igerilekua) batera.

• Honako instalazio finko hauek:
          - Ura, gasa, elektrizitatea, irratiko, irratizaleko eta telebistako antenak, energia eta telekomunikazioak.
          - Domotika.
          - Berogailua eta hozteko gailuak, barne daudelarik galdarak, erradiadorea keta modu iraunkorrean instalatuta leudeken hozteko aparatuak.
          - Komuneko elementuak.
          - Pertsianak eta toldoak.
          - Partzela eta lorategiko zoladura eta etxebizitzaren farola pribatiboak.
          - Elementu apaingarriak, esate baterako, sabai faltsuak, moketak, ehundurak, paper pintatuak eta eraikin nagusiaren osagarriei eta atxikiei modu iraunkorrean atxikita dauden egurrezko gaineztapenak.

Zer ulertzen dugu Eduki gisa aseguru batean?

Etxebizitza barnean dauden etxeko ondasun bereizgarria, adibidez:

1. Altzari-multzoa:
          a. Altzariak, etxetresnak, ekipamendu elektrikoak eta elektronikoak.
          b. Arropa eta etxeko hatuak.
          c. Jangaiak.
          d. Erabilera pertsonalerako objektuak.
          e. Etxeko abereak, esate baterako, txakurrak, katuak, txoriak edo arrainak.
          f. Erabilera profesionaleko objektuak, altzari-multzorako aseguratutako zenbatekoaren % 25era arte gehienez.

2. Bitxiak: Halakotzat jotzen dira:
          a. Urre, zilar edo platinozko objektuak, perlekin edo lotutako harribitxiekin edo gabe, edo lotutako harribitxiak.
          b. Bildumetakoak ez diren urrezko eta zilarrezko txanponak.

3. Balio artistikoa duten objektuak:
          a. 10.000 eurotik gorako unitate-balioa duten artelan eta antigoaleko tresnak, esate baterako, tapizak, koadroak, alfonbrak eta larruak;
          b. Bildumak eta inkunableak, edozein delarik ere horien balioa.

Zer estaltzen du uraren ondoriozko kalteak?

Instalazio finkoetatik datorren nahigabeko ur isuri edo ur iragazketen ondorioz aseguratutako ondasunetan eragindako zuzeneko kalte materialak (baita iturriak, ixteko giltzak edo edozein balbula mota ez ixteagatik edo behar bezala doituta ez ixteagatik.

Instalazio finkoetatik datorren nahigabeko ur isuri edo ur iragazketen ondorioz aseguratutako ondasunetan eragindako zuzeneko kalte materialak (baita iturriak, ixteko giltzak edo edozein balbula mota ez ixteagatik edo behar bezala doituta ez ixteagatik.

Kontzeptu honetan sartzen dira, asimilazioz, berogailu-sistemak, ur beroa edo sutea itzaltzekoak elikatzen dituzten uraz aparteko likidoak.

Jatorria lurpeko saneamendu-saretan duten kalteak, esate baterako, hobi septikoak, kutxatilak, estoldak, estolderiak eta antzekoak.

Jatorria akuario edota arrainontzietan duten kalteak, betiere, 30 litrotik gorako edukiera badute.

Izozteen ondorioz gertatzen diren urak eragindako kalteak.

Informazio garrantzitsua

AXAk egindako poliza honen proposamena informatutako salmentatzat jotzen da, ondorio guztietarako, aseguru pribatuen banaketa-araudiaren ondorioetarako.

Ezagutu gure produktua

Completa laguntza etxean

Arrisku orotakoa

Etxebizitzaren bizitze-desegokitasuna

Mudantzak edo lekualdaketak

Kalteak informatika-ekipamendutan

Dokumentazioa

Dokumentazioa paperean jaso dezakezu, 911119508 zenbakira deituta.