Calcula tu seguro online en menos de 5 minutos
Selecciona uno de nuestros seguros y calcula tu precio sin compromiso
¿Has solicitado algún presupuesto anteriormente?
RECUPERAR PRESUPUESTOSi lo prefieres, llámanos
Podrás calcular tu seguro de forma personalizada a través de un agente. Teléfono exclusivo para contratar.
Dirígete a tu oficina más cercana
Localiza tu oficina AXA más cercana. Tienes 2500 a tu disposición
Kontratatu gure online aseguruak
Aukeratu behar duzun asegurua eta kalkulatu bere prezioa konpromisorik gabe:
null
Aurreztu denbora online kontratatuz, zure mugikorretik, tabletetik edo ordenagailutik. Oso erraza da!
Lehendabizi galdera erraz batzuk erantzun beharko dituzu, ondoren zure prezioa kalkulatuko dugu eta aseguru motak erakutsiko dizkizugu. Eskaintza interesatzen bazaizu, zure asegurua une horretan bertan kontratatu ahal izango duzu
Pentsatu nahi baduzu edo zalantzak baldin badituzu, zure aurrekontua gorde ahal izango duzu ondoren itzultzeko, edo gurekin harremanetan jartzeko telefonoz edo txataren bidez.
Dagoeneko aurrekontu bat osatu duzu? Berreskuratu.
Dagoeneko AXAko aurrekontu bat baldin baduzu, berreskuratu eta jarraitu prozesuarekin utzi zenuen atalean, zure datuak berriz sartu gabe. Hemendik edo jaso duzun posta elektronikotik egin dezakezu.
Zenbait kasutan, aseguru bat online kontratatzerakoan dirua aurrezteko aukera ematen dizuten promozio aktiboak egon daitezke. Hala ere, garrantzitsua da kontuan hartzea ez daudela beti promozio aktiboak. Horrelako bat indarrean dagoen ala ez jakin nahi baduzu, eta, kasuan kasu, eskuragarri dauden deskontuak edo opariak aprobetxatu nahi badituzu, 911 119 508 zenbakira deitu dezakezu.
Aseguru motaren arabera. Oro har, aseguru online batek eta aseguru tradizional batek eskainitako estaldurak oso antzekoak dira, bi seguruek lege eta araudi berberak bete behar dituztelako eta xede bera dutelako, zu babestea, alegia. Hala ere, zenbait kasutan, aseguru mota bakoitzak eskainitako estalduretan desberdintasun txikiak egon daitezke. Batez ere, estaldura osagarriez edo baztertze irizpide desberdinez ari gara.
Gure edozein aseguru 5 minututan baino gutxiago kontratatu ahal izango duzu. Zure prezioa kalkulatzeko eta pertsonalizatutako eskaintza bat eskaini ahal izateko ezinbesteko datuak eskatuko dizkizugu. Eta beharrezko dokumentazio osoa baldin baduzu, asegurua une horretan bertan kontratatu ahal izango duzu. Bizitza Aseguruari dagokionez, ondoren galdetegi mediko bat osatu beharko duzu.
Aseguru bat online kontratatzeak abantaila asko ditu. Lehenik eta behin, azkar eta erraz asko kontratatzen da, prezioak eta estaldurak zure etxetik edo lanpostutik lasai asko konparatu baititzakezu. Gainera, ondo datorkizun edozein unetan egin dezakezu, bulego fisiko batera joan edo bezeroaren arretarako orduetan deitu beharrik izan gabe. Beste abantaila bat malgutasuna izango da, AXAk zure asegurua mugikorretik edo ordenagailutik pertsonalizatzeko aukera eskaintzen baitizu.
AXAk aseguru zorro zabala dauka. Hala ere, denak ezin dira online moduan kontratatu. Egun, honako aseguruen prezioa online kalkulatu daiteke, besteak beste: autoa, motoa, etxebizitza, osasuna eta bizitza, eta baita ere bidaia-laguntza, ehiza, arrantza, bizikleta eta laneko baja. Zerrenda honetan aurkitzen ez den aseguru bat kontratatu nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke, asegurua kontratatzerakoan informazio eta laguntza gehiago jasotzeko.
Kalkulatu nahi duzun aseguruaren arabera, informazio bat edo beste eskatuko dizugu. Esate baterako, zure autoaren asegurua kalkulatzeko, matrikula edo ibilgailuaren datu teknikoak beharko ditugu, eta baita gida-baimena atera zenuen data eta zure lanbidea ere, besteak beste. Eta zure osasun asegurua kalkulatzeko, berriz, bestelako datuak eskatuko dizkizugu, adibidez, jaiotze-data eta barne sartu nahi dituzun aseguratuak, edo zure posta kodea, zein estaldura mota eskaini ahal dizkizugun jakiteko.
Gure aseguruak online kalkulatzerakoan eta kontratatzerakoan, gure telefono zenbakia eskuragarri izango duzu, AXArekin harremanetan doan jartzeko, produktuari edo prozesuari buruzko zalantzak izanez gero.
Nahi duzun tokitik eta nahi duzunean
Gozatu AXArekin asegurua kontratatzean ematen dizun lasaitasunaz zauden tokian zaudela. Kalkulatu konpromisorik gabe behar duzun aseguruaren prezioa eta kontratatu online bizkor eta erraz.