Calcula tu seguro online en menos de 5 minutos
Selecciona uno de nuestros seguros y calcula tu precio sin compromiso
¿Has solicitado algún presupuesto anteriormente?
RECUPERAR PRESUPUESTOSi lo prefieres, llámanos
Podrás calcular tu seguro de forma personalizada a través de un agente. Teléfono exclusivo para contratar.
Dirígete a tu oficina más cercana
Localiza tu oficina AXA más cercana. Tienes 2500 a tu disposición
Zer da AXA Taldeko Etika eta Betetze Kodea?
AXAk Taldeko Etika eta Betetze Kode bat dauka ("Kodea"). Hura bere entitate, langile eta negozio-bazkideei aplikatzen zaie, mundu osoan.
2019. urtean, AXAk bere kode deontologikoa berritu du eta mundu mailako Etika eta Betetze Kode bat osatu du. Kodearen xedea errazago erabiltzeko dokumentu bat bilakatzea da, eskuragarriago dagoen diseinu moderno batekin. Edukiak gaur egungo erronkak islatzen ditu eta askotariko gaiak hartzen ditu barne, besteak beste: gizarte sareekiko konpromisoa, diskriminazio eta jazarpenaren prebentzioa eta bezeroen datuen babesa eta erabilera erantzulea.
Balioak eta Etika
Thomas Buberl-ek dion bezala (AXA Taldeko Chief Executive Officer): Balioak emaitzak bultzatzen dituzten portaerak bideratzen dituzte. Customer First (Bezeroa, lehenengoa), Osotasuna, Ausardia eta One AXA, gure balioetako bakoitzak zentzua izango du soilik denen artean partekatzen baditugu eta men egiten badiegu. Egunero eta alor guztietan aplikatu behar dira. Hartu beharreko erabakirik hoberenari buruzko zalantzak baditugu, gure balioek erabaki hori hartzen lagunduko digute, kontuan hartuz gure zeregina pertsonak ahaldundutzea dela, bizitza hobea edukitzeko. AXAk aspalditik etika profesional sendoarekiko konpromisoa hartu zuen gain. Etika eta Betetze Kode hau garatu dugu gutako bakoitzarengandik eta Taldeko negozioetatik lortu nahi den xede hori guztion artean ulertu ahal izateko.
Konpromiso horiek gure eguneroko lana burutzerakoan gidatu behar gaituzte. Ez dago gatazkarik negozio bat sendotasunez garatzearen eta etika, betetze eta gobernatze estandar sendoen artean. Horiek guztiek elkarri laguntzen batiote. Horregatik, espero dut AXA Taldeko guztiok gure Etika eta Betetze Kodearen baldintza guztiak betetzeko konpromisoa pertsonalki gain hartzea.
Delituen prebentzioaren aldeko konpromisoa hartu dugu gain.
AXAk delituen aurkako zero tolerantziaren politika hartu du, delitua edozein izanda ere, eta ustelkeria eta eroskeriaren aurkako lege eta arau guztiak betetzeko erabateko konpromisoa hartu du gain, horiek gauzatu diren lekua edozein izanda ere.
Salaketen kanala
Zer da Whistleblowing salaketen kanala?
Komunikaziorako bide bat da. Haren bidez, honako hauek egindako jakinarazpenak edo informazioak jasotzen eta kudeatzen ditugu: AXAko langileak eta profesionalak, akziodunak, partaideak eta AXAko administrazio, zuzendaritza edo gainbegiratze organoaren kideak, exekutiboak ez diren kideak barne; eta elkartearen kontratisten, azpi kontratisten eta hornitzaileen gainbegiratze eta zuzendaritzarako edo gainbegiratze eta zuzendaritzapean lan egiten duen edozein pertsona, eman daitezkeen portaera bidegabeei buruz, etikaren edo arauen kontrakoak, kanpokoak zein barnekoak.
Zer jakinarazi behar dut?
Edozein kezkaren berri ematera animatzen zaitugu, edozein langilerengan edo AXA Espainia Taldeko edozein entitaterekin lotura duen hirugarren batengan atzeman edo ikusi duzun irregulartasun edo portaera desegokiari buruz.
Besteak beste, honako portaerak aurkituko lirateke: Ustelkeria eta eroskeria, Giza Baliabideen arloak (edozein motatako jazarpen edo diskriminazio egoerak barne), iruzurra finantza egoeretan, aktiboez bidegabe jabetzea (aktibo fisikoak edo digitalak eta datua barne), iruzurreko bestelako aitorpen, arau-hauste legalak (dokumentuak aldatzea, nahastea edo faltsifikatzea barne).
Non salatu dezaket irregulartasun edo portaera desegoki bat: Whistleblowing kanala?
- Horretarako identifikatu beharko zara zure posta elektronikotik posta honen postontzira buzonlocalfraud@axa.es (AXA Espainian) edo speak-up@axa.com (AXA Taldea).
Horrez gain, modu anonimoan ere salatu dezakezu hurrengo bide hauetatik:
- Identifikatuz edo modu anonimoan, fax bat honako zenbakira bidaliz 91.555.02.06
- Posta zerbitzuaren edo barne postaren bidez, honako honi zuzenduta: “Barne Ikerketak -Barne Kontu-ikuskaritza”, itxitako gutunazal batean, "konfidentziala/pertsonala" adieraziz.
Asmo onez salaketa jarriz gero, zer nolako babesa eta kalterik ez jasotzearen zer nolako bermeak ditut?
Bai barne araudiak eta bai lege eta arau aplikagarriek igorlea bereziki babesten dute eta haren izena edo identifikatu dezakeen edozein informazio jakinaraztea debekatuta dago, agindu judizial batek kontrakoa esan izan ezik.
Salaketa- eta ikerketa-prozesuan parte hartzen duten guztiek erabateko konfidentzialtasuna gorde behar dute nahita nahiez.
Ikerketa dela eta, igorlearen izen-abizenak pertsona gehiagori jakinarazi beharko balitzaie (adibidez, diziplina-neurriak edo ekintza judizialak ezartzeko helburuarekin), aipatutako igorlearen izen-abizenak dakizkitenek etengabeko sekretua mantendu beharko dute derrigorrez. Ez badute horrela egiten, zigorra jarriko zaie.
Bestalde, AXAk ez du onartuko inolako errepresalia, portaera desegokia edo irregulartasun baten berri asmo onez eman duenaren inoren aurka, hura benetakoa edo ustezkoa bada ere.
Zer gertatuko da salaketa jarri ondoren?
Eskalatutako edo identifikatutako kasu guztiak sakon aztertuko dira, ikerketa independente bat ziurtatu ahal izateko.
Salaketa baieztatzen duten elementuak existituz gero, aipatutako ikerketa egiteari ekin egingo zaio.
Ikerketa bat oinarritu ahal izateko, objektiboki egiaztatutako gertaeretan oinarritu behar da. Horregatik, errugabetasun-presuntzioa beti bermatuko da. Eta horrexegatik ere, ikertzen ari garen pertsona orok euren izen-abizenak erabat babesteko eskubidea dauka.
Ikerketa amaituko da beti txosten ofizial konfidentzial bat igotzen denean.
Salaketan Kanalaren datuen babesa:
AXA SEGUROS GENERALES S.A. DE SEGUROS Y REASEGUROS konpainiak, A60917978 IFK duena, honako helbide sozialarekin: Calle Monseñor Palmer nº1. 07014, Palma de Mallorca (Espainia) salatzaileek borondatez, kontsulten eta salaketen posta elektronikoko postontzien bidez hornitutako datu pertsonal guztiak, honako helburuetarako :
- Jasotako salaketa izapidetzea eta ebaztea.
Jakinarazpenean salatzailearen izen-abizenak identifikatuz gero, horrek, datuen titular gisa, AXAra jotzeko eskubidea dauka, pribatutasun eskubideak aitortzeko – Bezeroarenganako Arreta, calle Emilio Vargas, 6, 28043, Madril edo honako posta elektronikoaren helbidera buzon.lopd@axa.es, honako eskubideak aitortzeko: datuetan sartzea, zuzentzea eta ezabatzea, datuen tratamendua aurka egitea, datuen tratamenduari aurka egitea.
- Etika eta Betetze Kodea PDF (2MB)
- AXA Espainia taldeko printzipio korporatiboak - Prebentzio penala eta ustelkeria aurkakoa PDF (140KB)