Informazio Legala

 

TITULARTASUNA

www.axa.es web orri honen titularra AXA SEGUROS GENERALES, S.A. DE SEGUROS Y REASEGUROS konpainia da, A-60917978 IFZ-rekin eta helbide soziala Monseñor Palmer kalea, 1 Palma Mallorcakoa duena, Palma Mallorcako Merkataritzarako Erregistroan izena emanda dagoelarik, 2325. liburukian, 97. orrian, PM-61041. orrialdean.

ASEGURU ETA PENTSIO FUNTSEN ZUZENDARITZA NAGUSIAK (APFZN) AXA SEGUROS GENERALES, S.A. DE SEGUROS Y REASEGUROS konpainia gainbegiratzen du, eta APFZN Erregistro eragilean izena emanda agertzen da C0723 administrazio-kodearekin.

Orri honen bidez, erabiltzaileari buruzko informazioa biltzen da, bai AXA SEGUROS GENERALES, S.A. DE SEGUROS Y REASEGUROS konpainiak eta bai Taldeak Espainian dituzten bestelako sozietateek eskainitako produktuak eta zerbitzuak erabiltzeko eta eskuragarri jartzeko, besteak beste: AXA AURORA VIDA, S.A. DE SEGUROS Y REASEGUROS; AXA PENSIONES, S.A. ENTIDAD GESTORA DE FONDOS DE PENSIONES.

Gogoratu, dokumentu honetan ezarritako baldintzekin ados ez bazaude, ez duzula nabigatzen jarraitu eta bertako edukietan sartzen jarraitu behar eta, nolanahi ere, web orrian sartzeak esan nahi duela baldintza hauek onartu dituzula.

AXA SEGUROS konpainiarekin harremanetan jartzeko, atal honetan erabilgarri dagoen bideetako batetik egin ezazu.

ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK

I.- XEDEA

Web orri hau erabiltzeko bertako erabiltzaile-izaera eduki behar da. Zerbitzua erabili baino lehen, Erabiltzaileak adi irakurri behar ditu Baldintza Orokor hauek eta Datu Pertsonalen Babesari buruzko Politika.

Web orri honen xedea erabiltzaileari buruzko beharrezko datuak biltzea da, AXA SEGUROS konpainiak   Espainiako AXA Taldearekin kontratatu ditzakeen produktuei eta zerbitzuei buruzko informazioa eskuragarri utz diezaion. Web orri honek barne hartzen duen informazioa ez zaie zuzenduko indarreko legeek mota honetako produktuen eskaintza bat eskuratu, banatu, merkaturatu edo haren subjektu pasibo izaten uzten ez dien horiei. Horregatik, aurretik ezagutu behar dira produktuak eskuratzeko, banatzeko edo merkaturatzeko baldintza legalak.

II.- ERABILTZAILEA IDENTIFIKATZEA

Mikrosite honen erabiltzaile izango da bertara sartzen den edozein. Datuen babesari buruzko politikak eta cookie-n politikak hainbat informazio hartzen dute barne, Erabiltzaileak beharrezko informazio guztia jaso dezan, berarekin harremanetan jartzeko eskatuz gero eta helburu horretarako, Datuen Babesari buruzko Klausulan ezarritako baldintzak baimenduz gero, galdetegi desberdinetan adierazitakoari jarraiki.

III.- SARTZEKO ZERBITZUA ERABILTZEA

Erabiltzaileak bere gain hartuko du Internetera sartzeko zerbitzua asmo honez, zuzen eta egoki erabiltzeko konpromisoa, ekintza bidegabeak eta ilegalak, zerbitzuak eskaintzen dituenaren edo hirugarrenen eskubideak urratzen dituzten jarduerak burutu gabe, eta une oro sareko portaera zuzenari buruzko arauak eta erabiltzen dituen sareek onartzen dituzten politikak betez, bertako informazioa eta edukiak iruzurrez erabili gabe.

Era berean, Erabiltzaileak bere gain hartuko du espresuki zerbitzua izorratzeko edo gehiegi kargatzeko jarrerarik ez adierazteko konpromisoa eta, bereziki honako hau saihestuko du:

1. Zerbitzuak eskaintzen dituenaren edo hirugarrenen datuak, programak edo dokumentu elektronikoak suntsitzea, aldatzea, baliogabetzea edo, beste modu batera kaltetzea. Beste Erabiltzaileak Internetera sartzea eragoztea, eta baita sarbide-sistema kaltetzen, eten egiten edo bertan akatsak sortzen dituzten jarduerak burutzea ere.

2. Merkataritza jakinarazpen gehiegi posta elektronikoz edo baliokidea den bestelako komunikazio-bideren batetik bidaltzea horiek jasotzea espresuki eskatu ez duten hartzaileei.

3. Beste Erabiltzaileen posta elektronikoko mezuetan sartzen, ezabatzen, kopiatzen edo aldatzen saiatzea.

4. Zerbitzuak eskaintzen dituenaren edo hirugarrenen sistema informatikoak aldatzen edo kaltetzen dituzten programak, birusak edo beste edozein gailu sartzea.

AXAk orri honen bidez eskaintzen duen zerbitzua doakoa da eta AXAk ez du bere gain hartuko zerbitzua etengabe mantentzearen konpromisoa. Horri dagokionez, zerbitzua eten egiteko edo amaitzeko eskubidea dauka, partzialki edo erabat, eta baita edukiak edozein unetan aldatzeko eskubidea ere.

IV.- PRODUKTUAK KONTRATATZEA

Produktuak eta/edo zerbitzuak kontratatzeko erabiltzaileari aipatutako kontrataziorako datuak eskatu behar zaizkionean, jakinaraziko zaio datu pertsonal guztiak ematea borondatezkoa dela baina eskatutako kudeaketa burutzeko beharrezkoa dela, beraz, Erabiltzaileak datu horiek indarrekoak eta benetakoak direla bermatu behar du.

V.- JABETZA INTELEKTUALA ETA INDUSTRIALA

Erabiltzaileak aitortzen du ez dagokiola grafikoen, testuen, planoen, botoien, eta oro har, sartzen den orrietan edo web gunean agertzen den informazio osoaren jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubiderik eta hura kopiatzeak, kargatzeak, aurkezteak, exekutatzeak, igortzeak, gordetzeak, itzultzeak, egokitzeak, moldatzeak edo banatzeak, guztiz zein partzialki, AXAk hura espresuki baimendu gabe, jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideak urratuko dituela.

AXAk ez du inolako erabilera lizentziarik edo baimenik emango jabetza industrial edo intelektualeko eskubideekiko edo web orriarekin, zerbitzuekin edo edukiekin lotutako beste edozein jabetzarekiko.

VI.- KALTE-ORDAINENGATIKO ERANTZUKIZUNA

Erabiltzaileak AXAri edo hirugarrenei eragin dakizkiokeen kate-ordainak gain hartuko ditu, erabilera-jarraibideak edo Baldintza orokorrak ez betetzeagatik, engainua, errua edo axolagabekeria dela medio.

VII.- ZERBITZUAREN KALITATEA ETA SEGURTASUN NEURRIAK.

AXAk eskura dituen segurtasun-mailak eta baliabide teknikoak hartu ditu, Bezeroen Web gunean sartzerakoan emandako informazioaren eta datu pertsonalen konfidentzialtasuna ahalik eta gehien bermatzeko. Aurrekoa alde batera utzita, Erabiltzaileak kontuan hartu behar du Interneteko segurtasun-neurriak ez direla erasoezinak. Orri honetan sartzeak ez du esan nahi AXAk birusak edo bestelako elementu informatiko kaltegarriak kontrolatzen dituela.

Nolanahi ere, Erabiltzaileari dagokio elementu horiek detektatzeko eta, dagokionean, ezabatzeko erreminta egokiak derrigorrez edukitzea.

VIII.- SAREAK BARNE HARTUTAKO ESTEKENGATIKO ERANTZUKIZUNA

AXAk ez du gain hartuko, egon daitezkeen esteken bidez, bere zerbitzuen bezeroari zuzentzen zaion informazioaren erantzukizuna, baldin eta aurretik ez badaki aipatutako estekek zuzentzen edo gomendatzen duten jarduera edo informazioa legearen aurkakoa dela edo hirugarren baten ondasunak edo eskubideak urratzen dituela eta kalte-ordaina eman beharko zaiola horregatik, edo hori guztiaren jakinaren gainean baldin badago, dagokion esteka ezabatzeko edo baliogabetzeko arduraz jardun beharko du.

AXA Taldera, eta hirugarren alderdietara doazen hiperestekak (estekak) estekatutako edozein gunearen mende daude eta aipatutako orrietako edukiak bertako entitate titularraren erantzukizuna dira. AXAk ez du bere gain hartuko estekatutako web guneetako edukien erantzukizuna, eta ez du bermatuko aipatutako guneak eraginkor egongo direla une oro, ez baitu horien egoera aldian-aldian egiaztatzen.

IX.- SARTZEARI UKO EGITEA

AXAk zerbitzua erabiltzeko Baldintza orokorrak, edo, hala dagokionean, aplikagarriak liratekeenak urratzen dituzten Erabiltzaileei edozein unetan web gunean sartzeari uko egiteko eskubidea izango du, eta baita zerbitzua behar bezala erabiltzen ez duten Erabiltzaileei ere.

X.- EDUKIAK ERABILTZEA

Orri honen bidez emandako informazioa orientagarria da, beraz, kontratatutako eta web gune honen bidez une jakin batean hornitutako produktuen informazioa edo errentagarritasunak ez dira lotesleak, eta etorkizuneko kontsultak alda daitezke.

Erabiltzaileak Edukiak asmo honez, zuzen, behar bezala eta legearekin bat derrigorrez erabili beharko ditu eta, hain zuzen ere, honakoa ez egiteko konpromisoa gain hartuko du:

(a) Edukiak legearen, moralaren eta oro har onartutako ohitura egokien aurka erabiltzea, bereziki, Interneteko portaera-arauei edo ordena publikoari dagokionez;

(b) Edukiak kopiatzea, banatzea, publikoari komunikazio publikoko edozein modalitateren bidez sartzen uztea, eraldatzea edo aldatzea, baldin eta ez badauka dagozkion eskubideen titularraren baimena edo legeak hura guztia baimendu badu;

(c) AXAren “Copyright” eta eskubideen edo edukietan sartutako titularren gainerako identifikazio datuak ezabatzea, baztertzea edo manipulatzea;

(d) edukiak erabiltzea eta, zehazki, web honen edo zerbitzuen bidez lortutako edozein motatako informazioa erabiltzea honako hau igortzeko: publizitatea, zuzeneko salmentarako edo beste edozein merkataritza helbururako jakinarazpenak, hartzaile anitzei zuzenduriko eskatu gabeko mezuak euren helburua edozein izanda ere, eta baita ere aipatutako informazioa edozein modutan merkaturatzea edo zabaltzea.

XI.- BERMEAK ETA ERANTZUKIZUNA BAZTERTZEA

1.- Bermeak eta erantzukizuna baztertzea, Atariaren eta Zerbitzuen funtzionamenduarengatik.

Eskuragarritasuna eta jarraitutasuna, erabilgarritasuna eta hutseginkortasuna.<, /p>

AXAk ez du bermatuko web orriaren eta zerbitzuen funtzionamenduaren erabilgarritasuna eta jarraitutasuna. Hori posible denean, AXAk aurretik ohartaraziko du web gunearen eta zerbitzuen funtzionamenduak eten egingo duela. Horrez gain, AXAk ez du bermatuko web gunea eta zerbitzuak erabilgarri egongo direla, jarduera zehatzik egiteko, ezta huts egingo ez duela ere eta, zehazki, nahiz eta esklusiboki ez izan, Erabiltzaileek web gunea eta zerbitzuak eraginkortasunez erabili ahal izango dutela, web orri desberdinetara sartu edo zerbitzuak eskaintzen dituzten horietara ere sartu ahal izango direla.

AXAk EZ DU GAIN HARTUKO IZAERA OROTAKO KALTE-ORDAINEN ERANTZUKIZUNIK, WEB GUNEAREN ETA ZERBITZUEN ERABILGARRITASUNAK EDO FUNTZIONAMENDUAK ETEN EGITEAGATIK ETA, ZEHAZKI, NAHIZ ETA ESKLUSIBOKI EZ IZAN, WEB ORRI DESBERDINEK EDO ZERBITZUAK ESKAINTZEN DITUZTEN ORRIEK HUTS EGITEAGATIK.

Pribatutasuna eta segurtasuna web gunea eta Zerbitzuak erabiltzerakoan.

AXAk web gunearen eta bertan eskaintzen diren zerbitzuen pribatutasuna eta segurtasuna bermatzen du. Hala ere, AXAk ez du bere gain hartuko erabiltzaileei eragin dakizkiekeen kalte-ordainen erantzukizuna hartuko, baimenik gabeko hirugarrenak bertan sartzen badira eta Erabiltzaileek web gunea eta zerbitzuak erabiltzerakoan ematen diren baldintzetan, ezaugarrietan eta inguruabarretan sartzen badira.

2.- Edukiengatiko bermeak eta erantzukizuna baztertzea. AXAk ez du ez kontrolatuko, ez bermatuko Edukietan birusik edo bestelako elementurik egongo ez dela, eta ez dutela sistema informatikoan (softwarea eta hardwarea) edo dokumentu elektronikoetan aldaketarik eragingo, ezta ere bere sistema informatikoan bildutako fitxategien eskuragarritasunean eta jarraitutasunean.

AXAk EZ DU BERE GAIN HARTUKO IZAERA OROTAKO KALTE-ORDAINEN ERANTZUKIZUNA, EDUKIETAN BIRUSAK EDO BESTELAKO ELEMENTUAK EGOTEGATIK ETA SISTEMA INFORMATIKOAN, DOKUMENTU ELEKTRONIKOETAN EDO ERABILTZAILEEN FITXATEGIETAN ALDAKETAK ERAGITEAGATIK.

3.- Web gunetik kanpoko zerbitzuengatiko eta edukiengatiko bermeak eta erantzukizuna baztertzea. Web guneak Erabiltzaileen eskura jarriko ditu estekarako gailu teknikoak (besteak beste, estekak, banner-ak, botoiak), direktorioak eta bilaketa-erremintak, Erabiltzaileak hirugarrenen jabetzeko eta/edo hirugarrenek kudeatutako web gunetara sartu ahal izateko (aurrerantzean "Estekatutako Guneak"). Esteka, direktorio eta bilaketa-erreminta hauek instalatzearen helburua da Erabiltzaileei Internteko informazioa bilatzeko eta bertan sartzeko eskuragarri jartzea.

AXAk ez du ez eskaintzen, ez merkaturatzen, beraren bidez edo hirugarren baten bidez, Estekatutako Guneetan eskuragarri dagoen produkturik eta zerbitzurik. Erabiltzailea, hortaz, kontuz ibili behar da estekatutako guneetan dauden zerbitzuak, informazioa, datuak, artxiboak, produktuak eta edozein motatako materiala baloratzerakoan eta erabiltzerakoan.

AXAk EZ DU BERE GAIN HARTUKO HONAKO HONEK ERAGINDAKO INOLAKO ERANTZUKIZUNIK:

(A)ESTEKATUTAKO GUNEETAN DAGOEN INFORMAZIOA, DATUAK, ARTXIBOAK, PRODUKTUAK ETA EDOZEIN MOTATAKO MATERIALA DELA ETA ERAGIN DAITEZKEEN EDOZEIN MOTATAKO KALTE-ORDAINAK.

(B) ESTEKATUTAKO GUNEETAKO FUNTZIONAMENDUA, ERABILGARRITASUNA, ESKURAGARRITASUNA EDO JARRAITUTASUNA; (C) ESTEKATUTAKO GUNEETAN DAUDEN ZERBITZUEN, EDUKIEN, INFORAMZIOAREN, DATUEN, ARTXIBOEN, PRODUKTUEN ETA EDOZEIN MOTATAKO MATERIALAREN MANTENUA; (D) ESTEKATUTAKO GUNEETAN DAGOEN ZERBITZUEN, EDUKIEN, INFORMAZIOAREN, DATUEN, ARTXIBOEN EDO EDOZEIN MOTATAKO MATERIALAREN ESKAINTZA EDO IGORPENA; (E) ZERBITZUEN, EDUKIEN KALITATEA, ZILEGITASUNA, FIDAGARRITASUNA ETA ERABILGARRITASUNA,

XIII.- ZERBITZUAREN ESKAINTZAREN IRAUPENA

Printzipioz, zerbitzuak izaera mugagabea izango du. Ohar Legal honen edukiari ondoren egiten zaion edozein aldaketa bide honetatik bertatik argitaratuko da. Legeari dagokionez, egiten diren aldaketak berehala sartuko dira indarrean.