Contratación Online

Aurreztu denbora online kontratatuz, zure mugikorretik, tabletetik edo ordenagailutik. Oso erraza da!
Lehendabizi galdera erraz batzuk erantzun beharko dituzu, ondoren zure prezioa kalkulatuko dugu eta aseguru motak erakutsiko dizkizugu. Eskaintza interesatzen bazaizu, zure asegurua une horretan bertan kontratatu ahal izango duzu 
Pentsatu nahi baduzu edo zalantzak baldin badituzu, zure aurrekontua gorde ahal izango duzu ondoren itzultzeko, edo gurekin harremanetan jartzeko telefonoz edo txataren bidez.

mujer con telefono en la mano

Dagoeneko aurrekontu bat osatu duzu? Berreskuratu.

Dagoeneko AXAko aurrekontu bat baldin baduzu, berreskuratu eta jarraitu prozesuarekin utzi zenuen atalean, zure datuak berriz sartu gabe. Hemendik edo jaso duzun posta elektronikotik egin dezakezu.

AURREKONTUA BERRESKURATU

Aseguru bat online kontratatzeari buruzko ohiko galderak

Deskonturik al dago aseguru bat online kontratatzeagatik?

Zenbait kasutan, aseguru bat online kontratatzerakoan dirua aurrezteko aukera ematen dizuten promozio aktiboak egon daitezke. Hala ere, garrantzitsua da kontuan hartzea ez daudela beti promozio aktiboak. Horrelako bat indarrean dagoen ala ez jakin nahi baduzu, eta, kasuan kasu, eskuragarri dauden deskontuak edo opariak aprobetxatu nahi badituzu, 911 119 508 zenbakira deitu dezakezu.
 

Aseguru online bat eta aseguru tradizional baten artean estaldura arloko desberdintasunak al daude?

Aseguru motaren arabera. Oro har, aseguru online batek eta aseguru tradizional batek eskainitako estaldurak oso antzekoak dira, bi seguruek lege eta araudi berberak bete behar dituztelako eta xede bera dutelako, zu babestea, alegia. Hala ere, zenbait kasutan, aseguru mota bakoitzak eskainitako estalduretan desberdintasun txikiak egon daitezke. Batez ere, estaldura osagarriez edo baztertze irizpide desberdinez ari gara.

Zenbat denbora behar da aseguru bat modu digitalean kontratatzeko?

Gure edozein aseguru 5 minututan baino gutxiago kontratatu ahal izango duzu. Zure prezioa kalkulatzeko eta pertsonalizatutako eskaintza bat eskaini ahal izateko ezinbesteko datuak eskatuko dizkizugu. Eta beharrezko dokumentazio osoa baldin baduzu, asegurua une horretan bertan kontratatu ahal izango duzu. Bizitza Aseguruari dagokionez, ondoren galdetegi mediko bat osatu beharko duzu.

Zeintzuk dira aseguru bat online kontratatzearen abantailak?

Aseguru bat online kontratatzeak abantaila asko ditu. Lehenik eta behin, azkar eta erraz asko kontratatzen da, prezioak eta estaldurak zure etxetik edo lanpostutik lasai asko konparatu baititzakezu. Gainera, ondo datorkizun edozein unetan egin dezakezu, bulego fisiko batera joan edo bezeroaren arretarako orduetan deitu beharrik izan gabe. Beste abantaila bat malgutasuna izango da, AXAk zure asegurua mugikorretik edo ordenagailutik pertsonalizatzeko aukera eskaintzen baitizu.
 

Online kontratatu daitezke aseguru guztiak?

AXAk aseguru zorro zabala dauka. Hala ere, denak ezin dira online moduan kontratatu. Egun, honako aseguruen prezioa online kalkulatu daiteke, besteak beste: autoa, motoa, etxebizitza, osasuna eta bizitza, eta baita ere bidaia-laguntza, ehiza, arrantza, bizikleta eta laneko baja. Zerrenda honetan aurkitzen ez den aseguru bat kontratatu nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke, asegurua kontratatzerakoan informazio eta laguntza gehiago jasotzeko.
 

Zer behar da aseguru bat online kalkulatzeko?

Kalkulatu nahi duzun aseguruaren arabera, informazio bat edo beste eskatuko dizugu. Esate baterako, zure autoaren asegurua kalkulatzeko, matrikula edo ibilgailuaren datu teknikoak beharko ditugu, eta baita gida-baimena atera zenuen data eta zure lanbidea ere, besteak beste. Eta zure osasun asegurua kalkulatzeko, berriz, bestelako datuak eskatuko dizkizugu, adibidez, jaiotze-data eta barne sartu nahi dituzun aseguratuak, edo zure posta kodea, zein estaldura mota eskaini ahal dizkizugun jakiteko.

Laguntzarik eskaintzen al duzue, online kontratazio prozesuan zehar zalantzak baldin baditut?

Gure aseguruak online kalkulatzerakoan eta kontratatzerakoan, gure telefono zenbakia eskuragarri izango duzu, AXArekin harremanetan doan jartzeko, produktuari edo prozesuari buruzko zalantzak izanez gero.

Desde el lugar que prefieras, en el momento que quieras

Disfruta de la tranquilidad de contratar tu seguro con AXA estés donde estés. Calcula sin compromiso el precio del seguro que necesites, y contrátalo online de manera rápida y fácil.