Aurreztu lasaitasunez

  • Zer da zehazki aurrezki-aseguru bat?

    Zu dirua aurrezten eta errentagarritasun bermatua lortzen laguntzeko diseinatutako produktuak dira; hainbat modalitate daude, esate baterako, produktu batzuetan zuk hasierako ekarpena egin dezakezu eta, ondoren, nahi baduzu, ekarpen gehigarriak egin ditzakezu zure kapitala areagotzeko.

    Dos persona de viaje
  • Zertarako balio dute?

    Aseguru horiek zure aurrezkia aseguratuta izateko aukera eskaintzen dute, eta aldizkako ekarpenik egin beharrik gabe etekina lortuz; beraz, oso egokiak dira epe ertain eta luzera begirako helburuetarako, esate baterako, etxe bat erosteko, seme-alaben heziketarako edota erretirorako; era berean, ustekabeen aurrean babesteko larrialdietarako funts bat sortzen laguntzen zaituzte.

    persona tranquila
  • Zer abantaila ditu?

    Gure aurrezki-aseguruek zure diruak gora egiten jarraitzeko interesak edo etekinak eskaintzen dituzte.
    Beren malgutasunari esker, produktuak zure premien eta finantza-gaitasunaren arabera egokitu ditzakezu, segurtasuna emanez eta zure dirua behar duzunean ateratzeko aukerarekin, behin hasierako epealdia igarota, hautatutako produktuaren arabera. Kapital-bermeaz, urteko errentagarritasunarekin eta zure kontratura Aseguru-erakundeak gaituta dituen kanpaina-epeetan ekarpen gehigarriak egiteko aukerarekin.

    persona explicando

Aurrezki-planak

Ezagutu aurrezpen bermatuko produktuen gure aukera zabala. Produktu malgu eta moldakorrak ditugu, zure premia espezifikoetara edo ekonomia-gaitasunera egokitu ditzakezunak. Horrela, 1.000 eurotik aurrera kontrata ditzakezu, eta 3 mila eurotara arte, produktuaren arabera. Gainera, errentagarritasun egokia eskaintzen dizuten produktuak dira, merkatuko egoerara egokituta, eta zure kapitala areagotzeko aukera emango dizute; izan ere, nahi baduzu, ekarpen gehigarriak egin ahalko dituzu, Konpainiak produktu bakoitzerako ezarrita dituen epeetan. Sartu hemen eta jaso informazioa. Ziurtatu zure finantza arloko etorkizuna patxadaz eta konfiantzaz.

persona revisando sus finanzas

Rentabiliza

%2,70erainoko errentagarritasun uneko bermatuta*.

INFORMAZIO GEHIAGORAKO
Hombre revisando sus ahorros en una tablet

Flexiplus Gordailu Malgua

Irtenbide malgua, kapital bermatuak, eta edonoiz ateratzeko aukerarekin.

INFORMAZIO GEHIAGORAKO
pareja viendo sus ahorros

Cuenta y Aumenta

Prima bakarrerako aurrezki bermatuko modalitate honetan zure kontua areagotzen ikusiko duzu

INFORMAZIO GEHIAGORAKO
chica con ordenador

Informazio gehiago eskuratu nahi baduzu, utzi zure datuak eta informazio pertsonalizatua eskainiko dizugu

Eskatu informazioa

Zer egin zure kontratua mugaegunera iristen bada, edo senitartekoren bat hilez gero?

Zer da aurrezki-aseguru bat?

Bizi-produktuak dira, dirua aurrezten eta errentagarritasun gehigarria eskuratzen laguntzeko diseinatuak. Zure aurrezkien gaineko interesak edo etekinak eskaintzen dizkizute, zure diruak hazten jarrai dezan. Hainbat modalitate daude, prima bakarrera, aldizkako primara eta, are, hasiera batean ekarpen bakarra egin eta, ondoren, nahi baduzu, zure kapitala areagotzeko ekarpen gehigarriak egiteko aukera ematen duten produktuak. Zenbaitzuetan amaiera-data jakin bat dago (mugaeguna) eta, beste batzuetan, asegurua erreskate osoa egiten denean edo Aseguruduna hiltzean amaitzen da.

Zer egin zure kontratua mugaegunera iristen denean?

Sartu zure AXA bezeroa atalean edo jarri harremanetan Aseguruen Bitartekariarekin, eta helarazi iezaiozu izapidea egiteko beharrezkoa den dokumentazioa:

Pertsona fisikoa bazara, sartu hemen informazio gehiago ikusteko.

Enpresa edo pertsona juridikoa bazara, sartuhemen informazio gehiago ikusteko.

Zer egin senitartekoren bat hilez gero?

Une zailetan, esate baterako, maite den inor hiltzen denean, egiteko administrazio-kudeaketei buruzko informazioarekin eta horiek egiteko modua adieraziz lagundun ahi zaitugu.

Aseguru arloan, garrantzitsua da hildakoak bere izenean heriotza-bermez dituen aseguru-kontratuak behatzea justizia ministerioaren orrialdean https://www.mjusticia.gob.es/es/ciudadania/tramites/certificado-contratos-seguros

Orrialde horretan izapidea online, postaz edo bertatik bertara egin dezakezu, dagozkion tasak ordainduz.

Informazio gehiago senitartekoren bat hiltzean egiteko izapide nagusien inguruan.

Laguntza behar duzu?

24/7 gaude eskuragarri. Telefono bidez jar zaitezke gurekin harremanetan, gure agenteekin txat bidez komunika zaitezke edo, nahiago baduzu, deitu egin zaitzakegu.

Dei iezaguzu Jarri harremanetan zure agentearekin

*Urtekotutako etekin garbia 75.000 € eta 300.000 € arteko ekarpenetarako. 1.000 € eta 24.999 € arteko ekarpenetarako % 2,55 izango da eta 25.000 € eta 74.999 € arteko ekarpenetarako, berriz, % 2,60 izango da. Etekin honek bi motatako berme-epea izango du, 2024/12/31ra arte. Urtekotutako Etekin garbi hori bermatuta egongo da kontratu bakoitzaren "Bermerako Urteko Datak" atalean. Data horrek polizaren efektu-daten urteurrenekin egingo du bat. "Bermerako Urteko Datetik" kanpoko erreskatea eginez gero, hartzaileak jasoko du Kontuaren Saldotik erreskatatutako zenbatekoaren % 96kin bat egiten duen zenbatekoa.

Webgune honetan adierazten diren baldintzak aseguru hauei aplikatzen zaizkien baldintza orokorren eta partikularren mende daude, baita kontratatutako seguruaren modalitatearen eta kontratuaren ordainketak egotearen mende ere.