Prado Museoa

AXA Fundazioaren eta Prado Museoaren arteko lankidetza 1998. urtean sortu zen. Era horretan, Museoko ongile bilakatzen zen Espainiako lehenengo entitate pribatua izan zen. Geroztik, AXA Fundazioak erakusketa anitz antolatu ditu, besteak beste: “Fábulas de Velázquez”; “Turner y los Maestros”, “El último Rafael”, “Goya en Madrid”, “Ingres” edo “Fortuny”, "Velázquez, Rembrandt, Vermeer. Miradas afines", "Invitadas. Fragmentos sobre mujeres, ideología y artes plásticas en España (1833-1931)" eta "Tornaviaje. Arte Iberoamericano en España".

"Paret" 24/05-21/08/2022

Bisitatu "Luis Paret y Alcázar (1746-1799) erakusketa"

INFORMAZIO GEHIAGO

AXA Fundazioaren Olga Sanchéz Rodríguez Lehendakaria eta AXA Espainiako kontseilari ordezkaria 2019. urtean Prado Museoko Errege Patronatuko osoko bilkuran agertu zen entitate "ongileenetariko"baten ordezkari gisa.

 

Hoy toca El Prado

Horrez gain, AXA Fundazioa eta Prado Museoa lankidetzan aritu dira, Hoy toca el Prado izeneko proiektua abian jartzeko. Haren helburu nagusia ikusteko desgaitasunaren bat daukatenei Prado museko bildumaren lan garrantzitsuenen sorta bat eskuragarri jartzea da. 2015. urtean lehenengo erakusketa ibiltari bat antolatu zen Prado Museoko aretoetan ikusgai eta ondoren Mallorca, Girona, Donostia, Vigo, Valentzia eta Sevillara bidaiatu zen.

Hoy toca El Prado proiektuak ibilbide berri bati ekin egin dio 2021. urte amaieran Caceresetik A Coruñara. Oraintxe bertan Malagan dago. Zaragozatik, Lleidatik eta Salamancatik ere pasako da.

Proiektu inklusibo honek Prado Museoko bildumaren lan ospetsuen sorta baten kopiak biltzen ditu erliebean, ikusteko desgaitasunaren bat dutenek piezak eskuekin aztertu ahal izateko. Esperientzia aberasteko, zertxobait ikusten duten profesionalekin batera garatuta, ekimenak osagarrizko laguntza-materiala du erabilgarri, esaterako; panelak eta kartelak braile hizkuntzan eta audiogidak, baita betaurreko opakoak ere, mota orotariko publikoak zentzumenen murgilketa honetan parte hartu ahal izateko.

Ezagutu gehiago proiektu honi buruz

 

Prado Museoak eta AXA Fundazioak aurkezten dute: "Paret"

24/05 - 21/08/2022

 

AXA Fundazioak babestuta, "Paret" erakusketak ibilbide kronologikoa eta tematikoa eskaintzen du gaitasun eta nortasun berezia zuen XVIII. mendeko artista honen obratik zehar. Espainian izandako frantze rokoko tradizioaren ordezkari nagusitzat jo izan zelarik, "Watteau espainiarra" izendatu zaio. Bere estiloa askotarikoa eta eklektikoagoa da, esate baterako, kutsu neoklasikoaren lan ugari barne hartu zituelako. Francisco de Goyaren bilbide gorenak eta ondoren izandako eraginak eta bere biografia bitxiak, Puerto Ricon eta Bilbon denbora luzez erbesteratzeak markatuta, margolari honek Espainiako XVIII. mendeko artean izan zuen papera ilundu egin zuten.

"Luis Paret bezala izandako maisu handiari zor zaiona aitortu zaio, hots; eskola-egile bat, Goyaren garaikidea eta berritzailea eta modernoa. Prado Museoak, oraingo honetan, XVIII. mendeko artista handi honetaz gozatzeko aukera eskaini digu, alegia; ibilbide luzeko eta bizitza liluragarriko Madrilgo artista bat. Hori guztia, zalantzarik gabe, bere kuadroetan islatu egiten da", Josep Alfonso jaunak esana, AXA Fundazioko Zuzendari Nagusia. Erakusketa honen xedea bere garrantzia berrezartzea eta publiko handiari ezagutzera ematea da, Espainian zen hortik kanpo. 80 lanekin baino gehiago, (horien barruan bere pintura-lanetako zati handiena eta marrazkien sorta bat aurkitzen dira), Prado Museo Nazionalak, AXA Fundazioarekin batera, erakusketa bat eskainiko du eta hari esker, artista bikain hau ezagutu ahal izango da, bere modernotasunarengatik eta estilo pertsonalarengatik nabarmenduta.

Ezagutu gehiago Prado Museoari buruz