Lunwerg

Hamabost urtetik baino gehiago, AXA Fundazioak, Lunwerg argitaletxearekin batera, neurri handiko argazki erakusketa desberdinak antolatzen ditu. Joaquín Araújo komisarioa horiek aurkezteaz arduratzen da, alegia: izen handiko naturalista eta kazetaria eta AXA Fundazioko nagusia. Aipatutako erakusketak doakoak eta estalkirik gabekoak dira eta lurralde nazional osotik zehar zabaltzen dira, gure planeta zaintzearen garrantziaz, berotze globalaren aurkako premiazko borrokaz eta biodibertsitatea babesteaz kontzientziatzeko.

 

Basoak, klima-aldaketaren aurkako gure aliatuak.


2023. urtean ‘Basoak, klima-aldaketaren aurkako gure aliatuak’ izeneko erakusketa itzuli egin da, alegia; neurri handiko 39 argazkiren bidezko ibilbide bat, gure basoak babesteko prebentzio-politika baten beharra eta hura lortzeko hezkuntzaren garrantzia nabarmentzeko. ‘Basorik gabe, etorkizunik ez’.
Basoek lurreko azaleraren % 31 estaltzen dute. Hala ere, urtero milioi hektarea galtzen dira, basoak galtzearen eta ingurumena degradatzearen ondorioz. Horrek ingurumenari zen osasunari mehatxu larriak eragiten dizkie. Planetaren ongizaterako funtsezkoa da berriz basotzea bermatzea eta hura modu jasangarrian kudeatzea.  
•    Madrilen, El Retiro Parkean (Casa de Fieras, Paseo Fernando Núñez, 24), aipatutako erakusketa ikusgai izango da 2023ko maiatzaren 26tik uztailaren 31ra arte.
•    Vigon, Príncipe kalean, erakusketa ikusgai izango da irailaren 18tik urriaren 31ra arte.

 

Klima Aldaketa: nola saihestu erabateko kolapso bat


2022. urtean, ‘Klima Aldaketa: nola saihestu osoko kolapso bat’ izeneko erakusketa Malagan, Palma de Mallorcan, Madrilen, Santanderren, Bilbon eta Bartzelonan aurkeztu zen eta 2023. urtean, Donostiara iritsi zen. Hirurogeita hamar argazki harrigarri inguruk klima-aldaketaren funtsak biltzen ditu klimaren bilakaerari eta paisaiaren hauskortasunari eta planetaren hainbat zonaldeko bizitzari heltzen die.


Ibilbidean, argi eta garbi ikus ditzakegu betiko eraldatu diren planetaren zonaldeak eta baita askoz gehiago alda daitezkeen beste batzuk ere, ez badugu ezer egiten: glaziarrak galtzea, animaliak migratzea, garaiz kanpoko loratzeak, bero-boladak, itsasi uren osaera aldatzea, gaixotutako basoak edo itsas-maila igotzea. Hala ere, erakusketa honek itxaropenari ate bat zabaltzen dio, aldaketa hauek gelditzeko garatzen ari diren neurriak eta ekintzak nabarmentzen baititu: ikerketa, gune naturalak babestea, karbonoaren prezioa eta negutegi efektuko gasen isuriak finkatzea, jasangarritasuneko irizpideak eta energia garbiko ekonomiak aplikatzea, nekazaritza birsortzaileak, energia berriztagarriak erabiltzea…laburbilduz, guztion gogoetarako eta konpromisorako alerta dei bat, ahal dugun neurrian, klimaren hondamendia konpontzeko.

 

Biosferaren Erreserbak


2021. urtean, Gizakia eta Biosfera (MaB) UNESCOren programaren 50. Urteurrenarekin bat eginez (bere helburua pertsonen eta inguru naturalaren arteko harremana hobetzea da), Bilbon, Santanderren, Madrilen eta Bartzelonan ‘Biosferaren Erreserbak’ izeneko erakusketa aurkeztu zen. Hura munduan zeharreko ibilaldi bat da, 61 irudi harrigarrien bidez, eta horietan, ekosistema zonalde hauek erakusten dira, lurraldekoak zein itsasokoak, mendi-tontorrak edo ozeanoetako amildegiak, helburu batekin: garapen jasangarriaren printzipioak eta praktikak esploratzea.  Gaur egun, Biosferaren 738 erreserba zenbatu dira, 134 herrialdetan zabalduta (horietako 53k Biosferaren Erreserben Espainiako Sarean parte hartzen dute). Toki horiek aukera anitz eskaintzen dituzte zientziaren ia alor guztietan ikerketa-lanak egiteko eta, Joaquín Araújo komisarioaren beraren hitzetan, “bizitzaren eskolak” dira. Era berean, eta AXA Fundazioa Espainia eta Mexikoren arteko ONE AXA lankidetzari esker, Biosferaren Erreserbaren erakusketa Mexiko Hirira ekarri ahal izan zen, 2021ean, Chapultepec Basoaren hesien parke enblematikoan.

 

Basoak salbatu ditzagun


Erakusketak, 65 irudien bidez, erakusten ditu munduko baso-paisaia nagusienak, aurre egin beharreko kontserbazio-arriskuak, nekazaritza-muga gehiegi zabaltzeak bertan eragindako ondorio kaltegarriak, egurren aprobetxamendu sostengaezinak eragindakoak, gaizki planifikatutako hirigintzek eragindakoak eta kutsadurak eragindako ondorio latzak eta lehen mailako azken basoak zaintzeko eta babesteko neurrian abian jartzeko premia.