Arriskuen Prebentziorako Katedra

Zientzien Parkeak eta AXA Fundazioak Arriskuen Prebentziorako Katedra sortu zuten, prebentzio arloko proiektuak sustatzeko, ikertzeko eta garatzeko helburuarekin, bai maila nazionalean eta bai nazioartekoan.

Alarma-egoera berezia eta herrialdeko isolamendu-egoera dela eta, AXA Fundazioak eta Espainiako Psikologia Batzorde Orokorrak dekalogo bat osatu du adinekoekin bizi diren familiei zuzenduta, oso ahulak diren biztanle hauen gogo-aldartea modu egokian mantentzeko. Sakatu hemen dekalogo osoa irakurtzeko (PDF) 216KB ​​​​​​​

Katedrak Aholkularitza Batzorde bat dauka honako kide hauek osatuta: Lehendakaria, Juan Manuel Castro, AXA Fundazioaren Lehendakariordea. Fundazioaren zuzendariak, berriz, Josep Alfonso, Aholkularitza Batzordean hartzen du parte Zientzien Parkeko zuzendariarekin batera, Ernesto Páramo. Katedraren zuzendaria, José Millán Villanueva, Prebentzioaren Kulturaren Pabilioiko komisarioa da.

Akordioa sortu zen gizartea eta erakundeak ezbehar-kopuru tasarekin gero eta kezkatuagoak zeudelako, hau da; bizitzaren alor desberdinei eragiten dien arazo bat, besteak beste, mugikortasuna, lana, etxebizitza. Aipatutako arazoak dakarren giza- eta ekonomia-kostua altuegia da gizarte aurreratu batentzat. Horregatik, bi erakundeen arteko lankidetza aukera ezin hobea da gizarteko gaitz hau ezagutzera emateko eta aurre egiteko.

Zientzien Parkeak urteak daramatza ildo honetan lan egiten, eta Prebentzioaren Kultur Pabilioia erreferentetzat dauka, Ehorrelako izaera duen Espainiako gune iraunkor bakarra. Eta bestalde, AXA Fundazioa duela bi mende sortu zen aseguru-talde baten kidea da, eta, besteak beste, osoko ikuspegi erantzulea igortzen du, Aurreikuspenari, Prebentzioari eta arriskuen aurkako Babesari buruz.

Bere inaugurazioan, Juan Manuel Castro jaunak esan zuen “prebentzioaren lehenengo urratsa arriskuaz, bere magnitudeaz eta izaeraz jabetzea dela. Helburu horretarako, katedra hau funtsezkoa izango da. Urtero, AXAn milioi ezbehar artatzen ditugu, eta horietatik, asko prebentzio egoki batekin saihestu ahal izan ziren”.