Una chica mirando un móvil y sonriendo
Ezagutu MyAXA aplikazio berria IKUSI BIDEOA
MyAXA aplikazioa, dena esku-eskura!

Eguneratu zure MyAXA aplikazioa edo deskargatu oraintxe bertan

Ezagutu azken nobedadeak

Edozein zalantza argitzeko gaude

Nola instalatzen da lehen aldiz?

Aplikazioa erabiltzen duzun lehen aldia bada, ongi etorri MyAXA aplikaziora! App Store-n (iOSerako) edo Google Play-n (Android-erako) deskarga dezakezu gure aplikazioa. Orri honetan aurkituko dituzun esteken bidez ere deskarga dezakezu gure aplikazioa.

AXAko bezero berria naiz eta aplikazioan erregistratu nahi dut. Zer egin behar dut?

Aplikazioa instalatu eta gero, ireki MyAXA eta sakatu “NIRE KONTUA” botoia. Sakatu pantailaren behealdean dagoen “ERREGISTRATU” esteka eta jarraitu urrats hauei:

1. urratsa: Idatzi zure IFZ/AIZ/IFK.
2. urratsa: Idatzi mezu elektroniko bidez jasoko duzun aldi baterako pasahitza. Posta bidez jasotzen ez baduzu, sakatu berriro "Ez dut jaso nire egiaztapen-kodea" esteka eta beste kode bat jasoko duzu SMS bidez, aurrera egin ahal izateko.
3. urratsa: Sortu zure pasahitza segurtasun-gomendioei jarraikiz.

Urrats horiek guztiak egiten amaitzen duzunean, autentifikazio biometrikoa aktibatzea gomendatzen dizugu eremu pribaturako sarbidea zure hatz-markarekin edo aurpegi-ezagutzarekin babesteko. Has zaitezke MyAXA erabiltzen!

 

AXAko bezero naiz jada, eta aplikazioa erabiltzen hasi nahi dut. Zer egin behar dut?

AXAko bezero bazara, baina aplikazioa inoiz erabili ez baduzu, MyAXA aplikazioa zuzenean deskargatu eta zure IFZ/AIZ/IFK datuak eta pasahitza idatzi behar dituzu, MyAXA webgunean sartuko bazina bezala, eta "SARTU" sakatu.

Aurreko bertsioa instalatuta daukat jada. Nola egunera dezaket?

Aplikazioa zuzenean egunera dezakezu App Store-ko edo Google Play-ko "Eguneratzeak" atalean. Ezer ez galdetzeko, ziurtatu aukera hau aktibatuta daukazula: Eguneratu automatikoki.

Pasahitza ahaztu zait. Nola berreskura dezaket?

Aplikazioan sartzeko pasahitza ahaztu bazaizu, sakatu pantailaren behealdean dagoen "PASAHITZA AHAZTU ZAIT" esteka eta jarraitu urrats hauei:

1. urratsa: Idatzi zure IFZ/AIZ/IFK.
2. urratsa: Idatzi mezu elektroniko bidez jasoko duzun aldi baterako pasahitza. Posta bidez jasotzen ez baduzu, sakatu berriro "Ez dut jaso nire egiaztapen-kodea" esteka eta beste kode bat jasoko duzu SMS bidez, aurrera egin ahal izateko.
3. urratsa: Sortu zure pasahitza segurtasun-gomendioei jarraikiz.

Urrats horiek guztiak egiten amaitzen duzunean, autentifikazio biometrikoa aktibatzea gomendatzen dizugu eremu pribaturako sarbidea zure hatz-markarekin edo aurpegi-ezagutzarekin babesteko. Has zaitezke MyAXA erabiltzen!

 

Aplikazioa instalatzeko arazoak ditu. Nola jar naiteke harremanetan AXArekin?

Aldi baterako pasahitzarekin arazoak edo zalantzak badituzu edo aplikazioarekin lotutako iradokizunak egin nahi badituzu, jarri harremanetan gurekin atencion.clientes@axa.es posta elektronikoaren bidez. Zure zalantzak lehenbailehen konpontzen saiatuko gara.

Eta gogoratu, zure terminala bateragarria ez bada, eta zure polizaren informazio guztia eskuratu nahi baduzu, MyAXA web-orrian sar zaitezke.

 

Oraindik ez daukazu MyAXA aplikazioa?
Eguneratu zure MyAXA aplikazioa edo deskargatu gaur bertan. Gogoratu MyAXA webgunetik ere sar zaitezkeela zure bezeroaren eremuan.
Chico mirando un móvil