Aukerako estaldurak

Asistentzia autoa mugitzen uzten ez bada

Zerbitzu honen bidez, une zailetan zainduko zaitugu, eta alkoholemia-kontrol batean agintariek autoa mugitzen uzten ez badizute, taxi bat bidaliko dizugu zuk esaten diozun tokira eramateko. Ibilgailua mugi badaiteke,  taxi bat bidaliko dugu ibilgailuaren kargu egin dadin aurrez izendatu duzun pertsona jasotzera.

Babes juridikoa

AXAren legelari adituek defendatuko zaituzte behar izanez gero, administratiboki, administrazioarekiko auzietan edo judizialki, gidabaimena aldi baterako kentzea dakarren salaketetan. 

Telefono bidezko aholkularitza juridikoa

Gidabaimena kentzea, puntukako baimena eta puntu horiek berreskuratzeko ikastaroak arautzen duten legeei edo araudiei buruzko edozein zalantza edo kontsulta argituko dizugu.

Puntuak berreskuratzea

Puntuak edo gidabaimena berreskuratzeko sentsibilizazio eta bide-heziketaren ikastaroetan matrikulatzeko gastuak ordainduko ditugu.

Ordainketen babesa

Langabezian geratzen bazara, lehen sei hilabeteetan muga-eguneratzen diren poliza honen ordainagirien zenbatekoa konpentsatuko dizugu.

Hileroko kalte-ordaina baliorik gabe geratzeagatik

Administrazioaren erabakiagatik gidabaimeneko puntuak galtzen badituzu, kontratatu duzun hileroko zenbatekoko kalte-ordaina emango dizugu.