Aukerako estaldurak

Bidaia-asistentzia

Bidaiatu, edozein ezbehar izanez gero, ibilgailu industrialetan espezializatutako errepideko asistentzia-zerbitzu bat daukazula jakiteak ematen duen lasaitasunarekin.

Istripu pertsonalak

Istripu bat izanez gero, berme honekin sendatzeko osasun-asistentzia izango duzu eta, baliaezintasun-kasuan, laguntza jasoko duzu, kontratatutako kapitalera arte. Horrez gain, familia babestuko duzu heriotza-kasuan.

Lapurreta

Lapurtzea eta lapurtzen saiatzea estaltzen dugu, baita eragindako kalteak ere.

Sutea

Sutearen ondorioz erabat galdu edo eragindako kalteen kalte-ordaina estaltzen dugu.

Kalte propioak

Istripu bat izanez gero, kamioiaren kalteak ordeztea edo konpontzea bermatzen da.

Beirak konpontzea

Beirak hautsiz gero, konpondu edo ordezten dizkizugu.

Animalia zinegetikoak

Mendiko edo landako bideetatik edo ehiza-barruetatik gertu ibili ohi bazara, babestu zure ibilgailua animalia zinegetikoekin izan dezakezun edozein ezustekoren aurrean.

Erabateko galera

Talkagatik edo tximistak jotzeagatik erabateko galtzea sartzen da, eta lehen urtean, berriaren balioaren % 100 emango zaizu.