Imagen consejero con familia
AXA Exclusiv Adituak babes pertsonal eta ondarezkoan

AXA Exclusiv-en zure ondare-aholkulariak zure helburuak betetzen lagunduko zaitu pausoz pauso

Imagen analisis

01. Azterketa

Garrantzitsua zure helburuak zein diren jakin eta zure epe labur, ertain eta luzeko jomugak identifikatzea, esate baterako: maite dituzunen zaintza, zure seme-alaben heziketa, zure erretiroa planifikatzea, zure finantza-segurtasuna, zure aurrezki eta inbertsioa, ustekabekoa prestatzea… Zenbat eta gehiago jakin zuri buruz, orduan eta irtenbide hobeak eskaini ahal izango dizkizugu.

Imagen de diagnostico

02. Diagnosia

Behin zure egoera eta zure aukerak sakontasunez jakinda, burutu nahi dituzun proiektuekin batera, zure Ondare-aholkulariak diagnosi-txosten oso bat eratuko du, eta zure helburuei erantzuteko osoko estrategia bat prestatuko du.

Imagen de planificacion

03. Plangintza

Une honetatik aurrera, zure Ondare-aholkulariak jarduteko proposamenak aurkeztuko dizkizu modu argi, ulergarri eta xehatuan. Horrela, erabakiak hartzeko behar dituzun elementu guztiak izango dituzu, zure etorkizuna eta zure familiarena prestatzen hasteko.

Imagen de seguimiento

04. Jarraipena

Zure inguruabarrak aldatzen badira, zure plana eguneratu edo berrikusi egin behar da, egoera pertsonal zein profesionalean izandako edozein aldaketa islatzeko. Zure Ondare-aholkulariak alboan izango duzu beti, zure buruari proposatutako helburuak bete ditzazun.

Gure produktuak

  • Bizi-asegurua

    Bizi-produktuen sorta osoena. Bezeroaren eta bere familiaren premiei erantzuten diegu. Estaldura berritzaileak zerga-abantailekin.

    INFORMAZIO GEHIAGORAKO
    imagen personas riendo
  • Osasun-asegurua

    Osasun-laguntza estaldura osoenekin. Mediku-zentroa, mediku-koadroa koordainketekin edo gastuen itzulketa Gure AXA Osasun Zentroa eskaintzen dizugu bezeroen eremuan.

    INFORMAZIO GEHIAGORAKO
    imagen niño jugando con adulto
  • Aurrezkia eta Inbertsioa

    Epe labur eta ertainera begirako produktua, non zure kapitala bermatzen baitugu. Epe luzera begirako produktuak: aurrezki finalista metatzeko produktuak (PIAS) kudeatzaile garrantzitsuenekin kudeatutako inbertsioak.

    INFORMAZIO GEHIAGORAKO
    imagen inversores
  • Erretiroa

    Pentsio Plan/BGAE-ak eskaintzen dizkizugu: Moneta-planak, Errenta Finkoa, Mistoak eta Errenta Aldakorra. Zure premietara egokitzen den erretiroa planifikatzen dizugu.

    INFORMAZIO GEHIAGORAKO
    imagen personas mayores