Equipo Basket CD Ilunion

AXA Fundazioa CD Ilunion gurpi-aulkietako saskibaloi taldearen babeslea izan da 2021. urtera arte. Babes horrekin, AXA Fundazioak berretsi du minusbaliotasuna duten pertsonen kirolarekin eta gurpil-aulkietako saskibaloiaren bidez, kirolarekin eta minusbaliotasunarekin lotutako balioak (esfortzua, gainditzea, dibertsitatea eta berdintasuna) zabaltzen dituen talde batekin hartutako konpromisoa.

CD Ilunion Madrilen sortu zen 1994. urtean, ONCE Fundazioaren eskutik eta sortu zenetik, taldeak arrakasta handia izan du. Bere beira-arasan 16 Liga eta 17 Erregearen Kopa aurki daitezke, baina bere sari nagusiena elkarren segidan irabazi dituen hiru Europako Kopa da (1997, 2016 eta 2017). Hauxe da maila goreneko titulu kontinentala lortu duen Espainiako lehenengo eta talde bakarra. Klubean esparru nazionaleko zein nazioarteko jokalari hoberenetariko batzuk aurki ditzakegu, eta Europako talde nagusienetariko bat bilakatu da. Egun, Gurpil Aulkietako Saskibaloi Klubetako Europako rankingean lehenengo postuan dago. Elkarren ondoko bi denboralditan (2016-2017 eta 2017-2018) maila nazionalean zein europarrean, txapelketetan, hiru tituluak lortu ditu: Liga, Erregearen Kopa eta Champions Cup.

 

 

Ezagutu gehiago CD Ilunion Saskibaloi taldeari buruz