Pentsio Planak eta Aurreikuspen Planak

Edozein denbora-tartera egokitzen diren Pentsio Planen gure sorta osoa, epe labur, ertain eta luzera begirako planekin, eta edozein inbertsio-profilen, zure lehentasunen eta arrisku-mailaren araberakoak; errenta finkoko, errenta finko mistoko, errenta aldakor mistoko eta errenta aldakorreko planekin (nazionala, Europa mailakoa eta nazioartekoa).
 

  • Zerga-abantailak
  • Ekarpenen malgutasuna
  • Aparteko esfortzurik gabe
Imagen plan de ahorro pias

Arrisku-adierazlea 1/6

Informazio-oharra: Finantza-produktuen berri eman eta sailkatzeko betebeharrari buruzko azaroaren 4ko ECC/2316/2015 Aginduan hitzartutakoa betez, arrisku-adierazlea eta, hala badagokio, produktu honen likidezia eta konplexutasunari dagozkion alertak hari buruzko dokumentazio komertzial espezifikoan jasotzen dira, eta hor kontsulta dezakezu. Aurreikuspen Plan Aseguratuetan barneratzen diren bizitza-aseguru eta aurrezki-aseguru produktuek arrisku txikieneko maila (1M) dute esleituta kredituen kalifikazioaren eskalan.

Zure erretiroa errazteko

Prestazioen kobrantza zure egoera pertsonalera egokitu daiteke

Planes de jubiliación

Kapitala

Prestazioa kopuru eran (Erabatekoa edo partziala)

planes de jubilación renta.

Errenta

Prestazioa aldizkako zenbatekoen eran (finantza arlokoak edo aseguratuak)

planes de jubilación capital y renta

Mistoa

Aurrekoen konbinazioa

ABANTAILAK

Dibertsifikatu zure aurrezkiak nahi adina Pentsio Plan artetik

Inbertitu oso dinamikoa den batetik oso kontserbadorea den beste batera arte

Imagen planes de pensiones ventajas
Malgutasun handia zure inbertsioaren emaitza maximizatzeko



Imagen inversiones Aportaciones flexibles

Ekarpen malguak

Hileroko, hiru hilean behingo, sei hilean behin, urteroko eta, are, ezohiko ekarpenak egiteko aukera. Hilean soilik 30,05 eurotik aurrera

Imagen inversiones Aportaciones periódicas

Aldizkako ekarpenak

Ziklo negatiboak burtsako ziklo positiboekin konpentsatzeko aukera emango dizute, eta inbertsio-arrisku txikiagoa suposatuz

Imagen Cambia cuando quieras

Aldatu nahi duzunean

Kontratatutako ekarpen-modalitatea, zenbatekoa edo, are, une zailetan ekarpenak egiten utziz berriro ekarpenak egiten has zaitezkeen arte

Imagen En cada momento de tu vida

Zure bizitzako une bakoitzean

Aldatu nahi bestetan Pentsio Planak edo Aurreikuspen Planak inolako kostu ekonomikorik eta fiskalik gabe, zure inguruabar pertsonalen eta merkatuko egoeraren arabera

Edozer zalantza ebazteko gaude hemen

Zer da pentsio-plan/BGAE bat?

Pentsio-plan bat modu erosoan aurrezteko aukera ematen dizun produktua da, erretiroa hartzen duzunean, edo desgaitasuna edo mendekotasun handiko egoera izanez gero, edo heriotza kasuan zure onuradunentzat, kapitala edo errenta izateko.

Noiz hasi beharko nuke erretirorako aurrezten?

Zenbat eta lehenago hasi aurrezten, orduan eta kapital gehiago lortuko duzu erretirorako. Hileroko ekarpen txikiekin aurrezten has zaitezke, nahi bestetan areagotuz edo ezeztatuz eta, gainera, egokitzat jotzen dituzun ezohiko ekarpen guztiak egin ditzakezu, betiere, legez ezarritako gehienezko muga gainditzen ez bada.

Zer zerga-abantaila dituzte Pentsio Planek?

Erretirorako errentak metatzeko fasean produktu honekin zure zerga-oinarri orokorretik emandako kopuruak murriztu ditzakezu legean adierazitako mugekin. Pentsio Planak fiskaltasun mesedegarriena ematen duen aurrezki-aurreikuspen produktua dira.

Badago gutxieneko ekarpenik?

AXA-n hilean 30 euroko ekarpen malguak egin ditzakezu eta edonoiz utz diezaiokezu ekarpenak egiteari edo zure ekarpenak areagotzeari zure egoera ekonomikoa aldatuz gero.

Noiz berreskura ditzaket nire aurrezkiak?

Legeak ezarritako kontingentziak dira erretiroa, ezintasun iraunkor osoa, mendekotasun larria edo mendekotasun handia, eta gainera, likideziako kasu gehigarriak (gaixotasun larriak, irupen luzeko langabezia eta etxebizitzaren bahitura)

Zenbat plan izan ditzaket?

Zure aurrezkiak nahi beste Pentsio Planetan dibertsifika ditzakezu, betiere, zure ekarpenek legez ezarritako muga gainditzen ez badute.

Egin daitezke intsuldaketak nire Pentsio Planen artean?

Metatutako diru guztia (eskubide kontsolidatuak) beste Pentsio Plan edo Aurreikuspen Plan batzuetara intsulda dezakezu, zehapenik eta gasturik gabe.

Laguntza behar duzu?

AXAn zur esanetara gaude beti, eta gurekin harremanetan jartzeko bide desberdinak eskaintzen dizkizugu.

DEI IEZAGUZU